Pancho Villa (boxeolaria)
Pancho Villa (boxeolaria) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ilog, 1901eko abuztuaren 1a |
Herrialdea | Filipinak |
Heriotza | San Frantzisko, 1925eko uztailaren 14a (23 urte) |
Hobiratze lekua | Manila North Cemetery (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | boxeolaria |
Pisua | 51 kilogramo |
Altuera | 154 zentimetro |
Francisco Guilledo (Ilog, 1901eko abuztuaren 1a – San Frantzisko, Kalifornia, 1925eko uztailaren 14a), Pancho Villa izenez ezaguna, boxeolari filipinarra izan zen.[1] Historiako borrokalari asiarrik onenetakotzat hartzen da.[2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guilledok atentzioa eman zion Francis Churchill estatubatuarrari, Manila hirian borrokan hasi eta gutxira. Churchillek, gainera, Pancho Villa izengoitia jarri zion, entrenatzen hasi eta gutxira.
Villa 1919tik 1922ra borrokatu zen bere herrialdean, eta bi titulu lortu zituen aurkari handiagoen kontra. Ondoren, Churchillekin batera Estatu Batuetara joan zen, Frankie Genaroren tankerako boxeolarien aurka. Brooklynen egindako borroka baten ostean fama handia eskuratu zuen. Laster, euli-pisuko titulua irabazi zuen Johnny Buffen aurka; eta Genaroren aurka galdu zuen 1923an, epaileen erabaki polemiko batekin. Hala ere, urte horretako ekainaren 18an, munduko titulua irabazi zuen Jimmy Wilderen aurka New Yorkeko Polo Groundsen.
Estatu Batuetan eta Filipinetan titulua hainbat aldiz defendatu zuen. 1925eko uztailaren 4an borroka galdu zuen Jimmy McLarninen aurka, baina ez zegoen titulua jokoan. Porrotaren arrazoietako bat da hagin bat atera ziotela egun batzuk lehenago. Dentistarengana joan ondoren, infekzio bat diagnostikatu zioten, eta hiru hortz atera zizkioten. Atseden hartzeko eta hurrengo bisita egiteko gomendioa jaso arren, Villak ez zuen kasurik egin, jai batean hartu zuen parte, eta Ludwigen anginarekin gaixotu zen. Ospitale batera bidali zuten arren, bere 24. urtebetetzea baino 15 egun lehenago hil zen.
Associated Press erakundeak XX. mendeko boxeolaririk onena dela esan zuen, euli-pisuaren kategorian, Miguel Cantorekin batera.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Francisco "Pancho Villa" Guilledo. Find a Grave.
- ↑ Pancho Villa. IBHOF.com
- ↑ Pancho Villa. BoxRec.