Pani cunzatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pane cunzato» orritik birbideratua)
Pani cunzatu
Historia
JatorriaItalia

Pani cunzatu (sizilierazko "ogi ondua", batzuetan italiera estandarrean pane cunzato) Siziliako ohiko kale-jana da. Bertako osagaiez betetako ogitartekoa da: primosale gazta siziliarra, tomateak, oreganoa edo antxoa xerrak dituena.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pani cunzatu herri-sukaldaritzako errezeta bat da, erraz lortzeko osagai sinpleekin egiten dena. Ogitarteko hau garai zailetako bazkaria izaten zen, etxean ia ogirik, oliorik eta bestelako osagairik ez zegoenean.

Siziliako ogia da osagai nagusia, bitan ireki, eta alde batean antxoaz igurzten da, eta beste erdian tomatea xerratan, ahuntz-gazta birrindua eta oreganoa gehitu, gero oliba-olioz eta gatzez ondu bi zatiak itxi aurretik[1][2][3][4][5].

Aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pani cunzatuaren aldaera ugari daude, oinarrizko osagaiei beste batzuk gehituz.

Pani cunzatu eolianu, Eoliar uharteetan ohikoa dena, Salinako kaparrekin aberasten da eta datterini tomateak erabiltzen dira arrunten ordez; batzuetan olibak edo ricotta gazia ere gehitzen zaio.

Pani cunzatu missinesi, Messina inguruko eskualdean ohikoa, alberjiniak oliotan eta tomate lehorrak gehitzen zaizkio; eta batzuetan Tuma gazta erabiltzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Italieraz) PANE CUNZATO o condito ricetta originale Siciliana. (Noiz kontsultatua: 2022-09-18).
  2. (Italieraz) Rosaria. Pane cunzatu, l'originale ricetta siciliana. Fornelli di Sicilia (Noiz kontsultatua: 2022-09-18).
  3. (Italieraz) Ileana Pavone. Pane Cunzato, ingredienti e ricetta originale siciliana. Agrodolce (Noiz kontsultatua: 2022-09-18).
  4. (Italieraz) Tutto sul pane cunzatu siciliano: storia, ricetta originale e varianti. SicilyAddict (Noiz kontsultatua: 2022-09-18).
  5. (Italieraz) Pane cunzato: la ricetta originale siciliana del pani cunzatu. Cookist (Noiz kontsultatua: 2022-09-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]