Edukira joan

Papamoscas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Papamoscas eta erlojua.

Papamoscas Burgosko katedralean dagoen automata bat da. Erloju batekin koordinatuta dago eta orduak ematen direnean kanpaia jotzeko eskuineko besoa mugitzen du. Gaur egungo automata XVIII. mendekoa da; aurrekoa XVI. mendekoa zen. Erlojua, bestetik, Erdi Arotik dago dokumentuta.

Dirudienez, irudi honek bere izena txori batetik hartu du. Txoria euli-txori arrunta da (Ficedula hypoleuca), gaztelaniaz "papamoscas cerrojillo". Txori honek euliak harrapatzeko ahora irekita izaten du intsektuak barrura sartu arte.

Papamoscas habearte nagusiaren goi aldean dago jarrita, triforio gaineko leihoan, 15 metrotan, basilikaren lehen tramuaren oinetan.

Irudiaren gorputz erdia bakarrik ikusten da, erlojuaren esferaren gainean. Kortesano moduan jantzita dago: kasaka gorria eta gerrikoa, lepoa, maukak eta besaburuko berdeekin. Aurpegia Mefistoles antzekoarena da, hau da, gaizkile batena. Eskuineko eskuarekin partitura bat eta kanpaiaren kanpai-mihian lotuta dagoen katea heltzen ditu. Orduero mekanismoa martxan jartzen da: automatak besoa mugituz kanpaiaren mihia mugitzen du eta, danga bakoitzarekin, ahora ireki eta ixten du. Esaten da lehen soinuak sortzen zituela ere bai baina apaizek garrasiak errespeturik gabekoak zirela eta, soinua kendu zuten.[1]

Baina Papamoscas ez da automata bakarra. Ezkerrean, balkoi txiki batean, Martinillo edo Martinillos dago. Honek laurdenak markatzen ditu; horretarako bi besoak mugitzen ditu eta horrekin alboetan dauden bi kanpai astintzen ditu. Laurden bakoitza bi danbadek markatzen dute, Papamoskarenak baino ozenagoak diren kanpaikadak.

Papamoscas literaturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazle askok aipatu dute automata hau haien liburuetan, besteak beste, Edmundo de Amicis eta Benito Pérez Galdós. Herri-literaturan ere bere arrastroa utzi du Papamoscasek.

  • ORTEGA, Fernando: Burgos. Paseos literarios. CELYA: Salamanca, 2002.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]