Paper formatu
Paper formatu edo paper tamaina estandar batzuk egon dira munduan zehar maketazioan eta argazkigintzan lan egiterakoan, baita gutun-azalen neurriak bateratzeko. Gaur egun, zabalduena ISO 216 araua da, (esaterako A4, B3, C4, formatu ezagunak batzen dituena). AEBko estandar batzuk ere Britainia Handian eta Europako beste zenbait tokitan ezagunak dira (esaterako letter, legal, ledger formatuak).
ISO 216
[aldatu | aldatu iturburu kodea]A seriea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nazioarteko, ISO 216, estandarra Alemaniako DIN 476 estandarrean oinarriturik dago. ISO paper neurriak eragiketa sinple baten bidez ateratzen dira. Oinarrizko neurriak gutxi gorabehera proportzio hau 1:1.4142 du. Oinarrizko A0 formatuak metro koadro bateko azalera du. Gutxi gorabehera 841 mm x 1189 mm. Hurrengo neurri erabilienak, A1, A2, A3, etab., aurreko neurri zabalenaren erdia egiten kalkulatzen dira. Bulegoetan A4 formatua da erabiliena, folio tamainarekin nahasten bada ere, A4 formatuak folio formatuak baino milimetro batzuk gutxiago ditu alderik luzeenean, alde estutik berdinak badira ere).
- DIN 4A0 formatua (66.22 × 93.62 hazbete).
- DIN 2A0 formatua (46.81 × 66.22 hazbete). Gutxi gorabehera 1189 mm x 1682 mm. Azalera 2 m2.
- DIN A0 formatua (33.11 × 46.81 hazbete). Gutxi gorabehera 841 mm x 1189 mm. Azalera 1 m2.
- DIN A1 formatua (23.39 × 33.11 hazbete). Gutxi gorabehera 594,5 mm x 841 mm. Azalera 0,5 m2.
- DIN A2 formatua (16.54 × 23.39 hazbete). Gutxi gorabehera 420,5 mm x 594,5 mm. Azalera 0,25 m2.
- DIN A3 formatua (11.69 × 16.54 hazbete). Gutxi gorabehera 297,25 mm x 420,5 mm. Azalera 0,125 m2.
- DIN A4 formatua ( 8.27 × 11.69 hazbete). Gutxi gorabehera 210,25 mm x 297,25 mm. Azalera 0,0625 m2.
- DIN A5 formatua (5.83 × 8.27 hazbete).
- DIN A6 formatua ( 4.13 × 5.83 hazbete).
- DIN A7 formatua (2.91 × 4.13 hazbete).
- DIN A8 formatua ( 2.05 × 2.91 hazbete).
- DIN A9 formatua ( 1.46 × 2.05 hazbete).
- DIN A10 formatua ( 1.02 × 1.46 hazbete).
B seriea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da A seriea bezain erabilia. B1 formatua A0 eta A1 artean dago. Metro bat zabalean x 707 mm; azalera 0.707 m2. B0, B2, B3 formatuak, A seriean bezala, azalera bikoitza erakusten dute gorantz, handirantz eta azalera erdia txikirantz:
- 4B0 formatua.
- 2B0 formatua. Gutxi gorabehera 1414 mm x 2000 mm. Azalera 2,828 m2.
- B0 formatua. Gutxi gorabehera 1000 mm x 1414 mm. Azalera 1,414 m2.
- B1 formatua. Gutxi gorabehera 707 mm x 1000 mm. Azalera 0,707 m2.
- B2 formatua. Gutxi gorabehera 500 mm x 707 mm. Azalera 0,3535 m2.
- B3 formatua. Gutxi gorabehera 353,5 mm x 500 mm. Azalera 0,17675 m2.
- B4 formatua. Gutxi gorabehera 250 mm x 353,5 mm. Azalera 0,088375 m2.
C seriea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]C serie hau gutun-azaletan erabiltzen da eta ISO 269 estandarretan definitzen da. C serieko neurria A eta B serieen arteko neurria da; A serieko paper bat C serieko zenbaki bereko gutun-azalean ondo sartzeko pentsaturik dago.
- A4 < C4 < B4
- A4 formatua. Gutxi gorabehera 210,25 mm x 297,25 mm.
- C4 formatua. Gutxi gorabehera 229 mm x 324 mm.
- B4 formatua. Gutxi gorabehera 250 mm x 353,5 mm.
Beste formatu ezagun batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elephant formatua (23 × 28 hatzbete).
- Royal formatua (20 × 25 hazbete).
- Broadsheet formatua (18 × 24 hazbete).
- Medium formatua (18 × 23 hazbete).
- Crown formatua (15 × 20 hazbete).
- Post formatua (15.5 × 19.5 hazbete)
- Tabloid formatua (11 × 16.9 hazbete; 430 × 280 mm). (Broadsheet-en erdia).
- Ledger formatua (17 × 11 hazbete; 432 × 279 mm).
- Legal formatua ( 8.5 × 14 hazbete; 216 × 356 mm).
- Folio formatua ( 8.27 × 13 hazbete).
- Fanfold formatua (8.5 × 12 hazbete).
- Letter formatua (8.5 × 11 hazbete; 216 × 279 mm).
- Quarto formatua ( 9 × 11 hazbete).
- Junior Legal formatua ( 5.0 × 8.0 hazbete).
Ikus, baita
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Diseinua.
- Diseinu grafikoa.
- Inprenta.
- ISO 216.
- Letra-tipo.
- Lorem ipsum.
- Ortotipografia.
- Maketazioa.
- Testu-editore.
- Tipografia.