Paris Lees
Paris Lees | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hucknall, ? (37/38 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Holgate Academy (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, editorea, aktibista eta LGBT ekintzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Paris Lees (Hucknall, Nottinghamshire, Ingalaterra) ingeles kazetari, aurkezle eta pertsona transgeneroen aldeko ekintzailea da. 2012an LGBTentzako Pertsona Eredugarri Positiboaren saria eman zioten Erresuma Batuko The National Diversity Awards sarietan.
Lees britainiar komunitate transgenero eta transexualari zuzendutako META aldizkaria sortu zuen. Gay Times eta Diva aldizkarietako zutabegilea da ere. Gainera, Diva aldizkariaren azalerako posatu zuen lehen pertsona transgeneroa izan zen.
Horrez gain ohiko aldizkari eta egunkarietan idatzi du, horien artean, The Independent, The Guardian, The Daily Telegraph, The Sun eta Vice.
Irrati eta telebistan egin du lan ere, BBC Radio 1 irrati katean eta Channel 4 News telebista katean. Bietan lehen emakumezko aurkezle transgeneroa izan zen. 2018an Vogue aldizkariaren Erresuma Batuko edizioan nabarmendutako lehenengo emakume transgenero aitortua bihurtu zen.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) British Broadcasting Company. (2018ko urtarrilaren 4a). First openly transgender woman in British Vogue. (Noiz kontsultatua: 2018ko urtarrilaren 5a).