Pasteurella

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pasteurella
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaGammaproteobacteria
OrdenaPasteurellales
FamiliaPasteurellaceae
Generoa Pasteurella
[[|]]
Datu orokorrak
Gaixotasunapasteurellosis (en) Itzuli
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Pasteurella generoa bakterio Gram negatiboz osatua dago, kokobazilo itxurakoak (espezie batzuk pleomorfikoak izan arren, hots, itxuraz aldatzen dute) eta anaerobio fakultatiboak. Katalasa eta oxidasa (+), ez dira mugikorrak eta ez dute esporarik sortzen. Glukosa eta sakarosa hartzitzen dituzte.

Genero honen izena Louis Pasteur mikrobiologo handiaren omenez jarri zen. Pasteurrek hegaztien kolera genero horren bakterio batek (Pasteurella multocidak) eragiten zuela aurkitu zuen [1]

Pasteurella animalia askoren mikrobiotaren partaide ez-kaltegarria da [2]. Batzuetan infekzioak sor ditzake animaliengan, eta baita gizakiarengan ere. Animaliekin harreman estuak dituzten gizakiak (baserritarrak, albaitariak...) dira Pasteurellaren zoonosiak harrapatzeko aukera gehien dituztenak, batez ere animalia baten hozka jasoz gero.

Patogenia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza-patogenoa denean Pasteurellak hantura eta mina sortzen du bere sarrera puntuan (animaliak hozka edo atzaparkada egin duen gorputzeko tokian). Gutxitan septizemia edo biriketako infekzioa eragin dezake. Pasteurella multocida da giza-patogeno ohikoena.

Hegaztiengan eta untxiengan infekzio larriak sor ditzake Pasteurellak.

Mikrobio oso sentikorra da penizilinarekiko, eta hau da lehentasunezko antibiotikoa berari aurre egiteko.

Laborategian hazteko odol-agarra, agar txokolatea eta bihotz-garun infusioaren agarra (BHI) hazkuntza-inguruneak erabiltzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ingraham J., Ingraham, C.: Introducción a la Microbiología vol. 1, ed. Reverté (1998) 256 orr. ISBN: 84-291-1870-5
  2. Collins, Frank M. (1996-01-01). Baron, Samuel (ed.) Chapter 29Pasteurella, Yersinia, and Francisella 4th ed.). Galveston (TX): University of Texas Medical Branch at Galveston

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]