Pastorada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Pastorada Huesca probintziako berezko antzezpen mota bat da, eta bertan elkarrizketa bat ematen da bertsotan bi pertsona nagusiren artean. Bi jokalari horiek transhumantziako bi abeltzain dira, maizenean Aragoi Goieneko morroi nagusi bat (mairal) eta abeltzain mutil bat (repatán).

San Medardo santuaren irudia, Benabarren; hari eskaintzen zaizkio botoak bertan

Pastorada Gallego Goiena, Ribagorza, Litera, Somontano de Barbastro, Cinca Erdialdea, Cinca Beherea eta Monegros udalerrietako jaietan antzeztu izan da. Gerra Zibila baino lehen oso zabalduta zegoen arren, egun Benabarre herrian baino ez da jokatzen, Ribagorza Beherean. Bertan, izan ere, 1953an berreskuratu zuten, gerraoste osoan debekatuta egon ostean, eta bertako jaietako ekitaldi nagusietako bat da; Yebra de Basan, Gallego Goienean, Santa Orosiaren pastorada egiten da ekainaren 25ea n.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pastoradek erlijio jatorri bat dute eta, horietan, ebanjelio esaten da santu bat omentzeko; santu hori izan daiteke santu orokor bat edo tokian tokiko zaindaria. Hori dela eta, herriko zaindariaren festei eta santuaren ospakizunari lotuta agertzen dira. Ez da

Ricardo del Arco folklorista (1888-1955) sakon aztertu zuen Benabarreko pastorala eta, bere arabera, botozko jatorri horrek eragin du sarrerako eta joateko agurreko atalak finkoak izatea, santuari zuzentzen zaizkion aldetik.

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun, ohikoa izaten da antzezpenaren zenbait pasarte aragoieraz edo aragoierazko kutsua duten gaztelaniaz egitea. Jokalariek gizarteko pertsonaia xumeak antzezten dituzte, egun presentzia oso txikikoak; bertako jatorria ez ezik, arrunkeria eta arkaikotasun traza hori nabarmendu nahi dute horrela.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]