Patata-jaleak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patata jaleak» orritik birbideratua)
Patata-jaleak
Jatorria
Sortzailea(k)Vincent van Gogh
Sorrera-urtea1888
IzenburuaDe Aardappeleters eta The potato eaters
Mugimenduapostinpresionismoa
Jatorrizko herrialdeaHerbehereak
Ekoizpen lekuaNuenen (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak82 (altuera) × 114 (zabalera) cm
Genero artistikoanaturalismoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass41C43, 41A2, 41B3, 46A14 eta 41A711
Kokapena
LekuaVan Gogh Museoa
BildumaVan Gogh Museoa
Inbentarioas0005V1962

Patata-jaleak (nederlanderaz: De Aardappeleters) Vincent van Gogh margolariak 1885eko apirilean egindako olio-margolana da, Nuenen herrian zegoela. Egun Amsterdamgo Van Gogh museoan dago.

Martxoan eta apirilaren hasieran margolanaren zirriborroak egin zituen, konposizioa eta espresioa berritu nahian. Apirilaren 13tik maiatzaren hasiera arte aritu zen margolanarekin. Horren ondoren, zenbait aldaketa txiki egin zituen urte horretan bertan. Artistak adierazi zuen nekazariak benetan zeuden bezala islatu nahi zituela. Nahita modelo zatarrak eta itsusiak hartu zituen, naturalagoak izango zirelakoan.

Margolanaren iruzkina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1885ean margotutako oihal gaineko olio honetan nekazarien familia bat ageri da gela txiro batean bilduta, afaltzen.

Ezkerraldean dagoen emakume gaztea platerean dauden patata egosi berriak zatitzen ari da, gero guztien artean banatzeko. Eskumaldean dagoen andre zaharra berriz, edariaz arduratzen da. Obra honen aurreko beste bi bertsioetan emakumeak eusten duen katilua planoarekiko paralelo bazegoen ere, azkenengo bertsio honetan planoarekiko perpendikular margotu zuen Van Gogh-ek, nolabaiteko sakontasuna emanez.

Kolore ilunak eta itzal urdinak nagusi dira, Millet-eri omenaldia eginez. Erdian dagoen petrolio-lanpak argitzen du gela, eta hauxe da obrak duen argitasun foku bakarra. Argi leuna da, eta koadroan ageri diren pertsona guztiak era berean argitzen ditu.

Konposizio zirkularra du, mahai inguruan dauden pertsona guztiek zirkulu bat osatzen baitute. Bizkarra ematen duen haurra berriz, konposizioa apurtzen du: familiako gazteenak ezkerraldean, zaharrak eskuinaldean. Obra honen bidez, artista holandarrak pobrezia eta miseria agerian uzten ditu, eta, aldi berean, jana izatearen zein familia osoa mahai inguruan biltzearen esker ona adierazten ditu. Pobrezia nekazarien afari batean irudikatzen du, zoriarengatik aldendu ezin den gizakiaren irudi gisa. Bere hitzetan, “Lan guztien artean, patatak jaten ari diren nekazarien koadroa, Nuenen-en margotutakoa, orain arte egin dudan hoberena dela deritzot”. Horregatik, jendaurrean erakutsia izatea merezi zuen obra bakarra zela zeritzon, eta Theo izango zen atez ate obra saltzen saiatuko zena.

Obra honetan, artistak eginiko lana pertsonaren beraren isla da. Van Gogh nekazari-gunean bizi zen, eta pobrezia nekazarien familia baten afarian irudikatua artistaren bizitzaren isla zen, han baitzegoen bere benetako ingurua eta izatea, herrian.Pertsona ezin zitekeen pintorearengandik bereizi, obra honetan aurkitzen baitzen berak benetan zuen patuak mugaturiko bizitzaren kontzepzioa.

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]