Patrice Dumora

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patrice Dumora
Bizitza
JaiotzaAkize1956ko urtarrilaren 8a (68 urte)
Herrialdea Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
okzitaniera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Musika instrumentuaahotsa

MySpace: patricedumorawatson Musicbrainz: 20486283-aabc-41c6-9889-4ef0023301cc Edit the value on Wikidata

Patrice Dumora Watson (Akize, Landak, 1956ko urtarrilaren 8a) euskal abeslaria da.

Pierre, Pierrot eta Watson taldearekin parte hartu zuen kantaldi handi batean lehen aldiz (1975ean Tarben), Paco Ibañez, Isabel Parra edo Patricio Castillo bezalako kantarien ondoan. Euskal kantuaren oihartzuna Watsonen belarrietara heldu zen.

Euskaraz kantatzen hasi zen, Juan Paquito taldearekin. 1980. urtea zen eta lau urtez aritu zen. Gero, zortzi urtez Gazteok taldearekin jo zuen, nagusiki Ipar Euskal Herrian. 1992an utzi zuen taldea.

Hurrengo urtean talde mitiko batean sartu zen Watson, Akelarre Taldean. Zortzi urtez ahotsa eta akordeak eskaini zizkion taldeari eta bost CDtan parte hartu zuen. Akelarre taldean jotzen hasi zelarik, AEKn ziharduen euskara ikasten. Gaur egun euskarazko kantuak egiteaz gain, kantuen hitzak ere euskaraz sortzen ditu. Pop-rock akustikoa egiten du batez ere.

Kantua du bizimodua egunerokoan. Kantu irakaslea da eta kantu tradizionala zein kantu teknikak erakasten ditu. Bere lehen diskoa kaleratu zuen 2008ko abenduan (Durangoko Azokan): "Patrice Dumora Watson" diskoa hain zuzen ere. Horretaz gain beste hainbat taldetan kantatzen du: "Nat eta Wats", "Doinua", "Disco Balls"... Horrela, ia astebururo, Patrice Dumoraren ahotsa entzuteko aukera dugu Euskal Herriko txokoren batean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]