Edukira joan

Patricia Font

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patricia Font
Bizitza
JaiotzaBartzelona1978ko urtarrilaren 3a (46 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaCinema and Audiovisual School of Catalonia (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria
IMDB: nm0284759 Edit the value on Wikidata

Patricia Font (Bartzelona, 1978ko urtarrilaren 3a) zinema zuzendaria, idazlea eta gidoilaria da. Zinemarako eta telebistarako egin du lan.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patricia Font Kataluniako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Goi Eskolan (ESCAC) graduatu zen, eta zinema eta telebistako zuzendari eta gidoilari gisa lan egin du.

Komedia eta drama egin ditu.

El maestro que prometió el mar (Itsasoa agindu zuen maisua) filman, Antonio Benaigesen bizitza kontatu zuen, haren irakasteko eta eskola ulertzeko modua (Freinet metodoa). Benaiges milizia falangistek fusilatu zuten, Franco jeneralaren 1936ko Estatu Kolpean, eta bere gorpua Pedraja Mendietan hobi komun batera jaurti zuten. Film horretan, halaber, omenaldi eta aitortza bat egiten die desagertutako pertsona guztiei eta pertsona horien gozrpuzkiak eta memoriak berreskuratzeko lanean diharduten elkarteei.[1]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendari gisa, filmak eta telesailak zuzendu ditu.[2]

Pulseras rojas. 2. denboraldia, 9., 10., 11. eta 13. atalak (2013)

Citas. 1. denboraldia., 2., 3., 6. eta 9. atalak (2015)

Citas. 2. denboraldia. : 2., 4., 5., 7., 9., 11. eta 13. atalak (2016)

Gente que viene y bah (2019)

La templanza, 1. denboraldia (2021)

Citas Barcelona, 1. denboraldia (2023)

El maestro que prometió el mar (2023)[3][4]

Pared con pared (2024)

Gidoilaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cites-eko gidoilaria izan da 1. eta 2. denboraldietan

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak eta izendapenak jaso ditu:[5]

Goya sariak:

  • 2015ean, fikziozko film labur onenaren kategorian, Café para llevar-ek irabazi zuen

El maestro que prometió el mar filma 7 hautagaitzatarako izendatu zuten.

Feroz sariak

  • 2017an, komedia telesail onenaren sarirako izendatua izan zen, Citas-engatik.

Gaudí sariak

  • 2015an, film labur onenaren sarirako izendatu zuten, Café para llevar-engatik
  • 2024an, Publikoaren Saria jaso zuen El maestro que prometió el mar pelikulagatik, eta Katalana ez den hizkuntzan egindako film onenaren sarirako izendatua izan zen El maestro que prometió el mar pelikulagatik.

2023an, Madrilgo Cine por Mujeres jaialdian, film espainiar onenaren saria irabazi zuen El maestro que prometió el mar filmarengatik.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Vaciamadrid, Ayuntamiento de Rivas. (2024-03-10). «Patricia Font: "Cuando algo interesa, sí vamos al cine"» Rivas Ciudad.
  2. SensaCine. «Filmografía Patricia Font» SensaCine.com.
  3. Nuevatribuna. (2023-11-13). «Patricia Font: “Es un orgullo dar voz a esta historia”» Nuevatribuna.
  4. València, Elia Gil QuinteroRedactora de MAKMAEstudiante de Historia del Arte en la Universitat de. (2023-11-20). Patricia Font (‘El maestro que prometió el mar’): “Los maestros son esenciales en nuestro crecimiento personal; cuantos más haya, mejor” - MAKMA. .
  5. «Patricia Font» FilmAffinity.
  6. CIMA. (2023-11-04). «Las películas de Molly Manning Walker y Patricia Font, ganadoras del VI Cine por Mujeres Madrid» CIMA.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]