Célestin Freinet
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Célestin Freinet | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Gars, 1896ko urriaren 15a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Vence, 1966ko urriaren 8a (69 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Elise Freinet (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | esperantoa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | sindikalista, esperantista, Frantziako Erresistentziaren kidea eta pedagogoa |
Célestin Freinet (Gars, Proventza-Alpeak-Côte d'Azur, Frantzia, 1896ko urriaren 16a - Vence, Proventza-Alpeak-Côte d'Azur, Frantzia, 1966ko urriaren 8a) pedagogo berritzaile bat izan zen. Bere metodo eta teknikak, Freinet pedagogia izenez bildurik, mundu zabaleko eskola askotan erabili dira, baita bere pedagogia sistemari jarraitzen ez dioten eskoletan ere. Bere pedagogiaren ezaugarri nagusiak demokrazia, eskolan gurasoen eta herriaren parte hartzea, haurraren autonomia, bizipen eta esperientzien garrantzia ikaskuntza prozesua, antiintelektualismoa eta antiautoritarismoa dira. Bere tresna didaktikoen artean inprimategia da ospetsuena, non haurrek euren testuak idazten zituzten. Aldi berean, ezkerreko ekintzaile politiko eta sindikalista nabarmena izan zen.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Célestin Freinet Frantziako Itsas Alpeak departamenduan jaio zen nekazari eta ehungile familia batean. Herriko denda bat bazuten, gainera, non denetariko gaiak saltzen ziren. Freinet laugarrena zen bere anai-arrebetan. Bere jaioterriko giro jator eta herrikoia izan zen, seguru asko, herria eta eskola uztartzeko beharraren ideia piztu zion bizipen bat. Bere amak ez zekien irakurtzen eta seguru asko horregatik semeari hezkuntza egoki bat emateaz arduratu zen. 12 urte bete eta lehen hezkuntzako maila bukatutakoan, Grasseko barnetegi batera joan zen eta 1912an Nizako irakasle eskolan izena eman eta irakasle izateko ikasketak hasi zituen. Ikasketak bukatu baino lehen, 1914 urtean, Munduko Lehenengo Gerra dela eta deitutako maisu baten ordezko lanetan aritu zen. 1915eko apirilean bera ere deitu zuten gerrara. 1916 urtean frontera heldu zen, azpitenente mailaz, eta bere ardurapean 40 soldadu zituen. Urte eta erdi geroago, 1917ko urrian, birikan balaz zauritu zuten Verdungo guduan, Chemin des dames izeneko tokian. Zauriaren eraginez, pleuresiaz gaixotu eta ospitalez ospitale denbora luzean ibili zen bere zauriak sendatzeko. Gerrako esperientziak direla eta, bakezale porrokatua bihurtu zen. Gerran bizi izandako autoritarismoak, bereizkeriak eta borrokek gogaiturik ibili zen. Gerrako bere egunerokoan azaldu zuenez:
« | Neurrigabeko injustizia dela eta, gerraz nazkaturik nago. Maila guztietan ustelkeria dago: nori idatzirik duen guztiak nahi duen guztia lortzen du. Horren guztiaren ondorioz familia onekoak diren guztiek ihes egin dute, eta borroka egiteko, dirurik eta kontakturik gabeko ofizialak eta soldaduak bakarrik geratzen dira. Ia ez da Frantzia borroka egiten duena, azpikoak, txiroen Frantzia baizik. Horiek dira arriskuan daudenak. | » |
—1917ko uztailaren 10. |
Bizipen hauek direla eta, humanismo sakon bat garatu zuen, ondorengo bere pedagogia proiektuetan eragin handia izango zuena.
1920. urtean irakasle laguntzaile postua lortu zuen, Bar-sur-Loup-en kokatuta zegoen bi gela zeuzkan eskola batean. Herrixka txiki horretan, geroago herri turistikoa bihurtuko zena, bere jarduera pedagogiko eta militantea garatu zuen. Baita ere inprenta sartu zuen, nazio mugimendua hasi zuen bere prentsa profesional eta politikoko artikuluen bitartez, “heziketa berriari” buruzko nazioarteko kongresuetan parte hartu zuen, maisurik inportanteenak ezagutu zituen eta azkenik pedagogia garaikideko klasikoak irakurri zituen lehen mailako ikuskapenerako oposizioak prestatzeko, geroago gainditu ez zituenak. Baita ere denbora izan zuen bere jaiotze-herriarengatik interesatzeko, izan ere, langile-kooperatiba bat sortu zuen herria elektrifikatzeko.
Bere pentsamendu ezkertiar iraultzaileak ere pedagogia-metodoak aldatzera darama. Abiapuntu gisa, gerrako zauriengatik luzez hitz egiteko ezintasuna dela eta, haurrari ematen dio hitza, haurra eskolako protagonista bihurtuz. Aldi berean, testuliburu zurrunak baztertu eta haurrek testu libreak osatuko zituzten. Herrian zehar ere ibiltzen dira, ikasketa aktiboagoa eta esperientzian oinarritutakoa osatu nahian. 1923ko udan pedagogo berritzaileen biltzar batean hartzen du parte, non Adolphe Ferrière ezagutzen duen. 1925 urtean Sovietar Batasunera bidaia egiten du, beste pedagogo zenbaitekin batera, hango eskolak bisitatzeko. Urte berean Èlise Lagier-Bruno, iraultzailea bera ere eta gerora bere pedagogiaren bultzatzaile izango zena, ezagutu eta 1926ko martxoan ezkontzen dira.
1929tik 1933ra Saint-Paul-de-Vanc-n maisu komunisten instalazioa gaizki jaso zen eta aitzakia batekin udaletxe eskuindarrak maisuak lekualdatu zituen.
1933. urtean Frantzian, Alemanian, Italian eta Españan muturreko eskuineko mugimenduen aurrerapena erregistratu zen.
Freinet bikoteak ez zuen eskaini zieten lana onartu eta irakaskuntza Laikoaren Kooperatibaren mugimendua garatzean zentratu ziren, izan ere, material ekoizpenen eta dokumentu pedagogikoen edizioaren enpresa handi bat bihurtu zen.
1934 eta 1935. urteetan zehar Freinet Vence-n eskola bat eraikitzea lortu zuen eta berak parte hartu zuen eraikinaren eraikuntzan. Eskola horren ikasleak klase baxuko familiak eta errekurtso gutxiko familiak ziren.
1939-1940. urteetan Bigarren gerra zibila hasi zen. Freinet komunista zela ikusita arriskutsua zela pentsatzen zuten. Horren ondorioz atxilotu zuten eta kontzentrazio esparruan errekrutatu zuten baina berehala askatasuna lortu zuen. Askatasunaren ondoren, bere jarduera berriz hasten du Vencen .
1948.urtean Irakaskuntza laikoko kooperatiba, eskola modernoko institutu batean eraldatzen da. Hau fabrikazio zentro garrantzitsua eta material pedagogikoaren zabaltzen duen zentru garrantzitsuena izanik. 1950. urtean desadostasunean zegoen alderdi komunistatik kanpo utzi zuten.
1966. urtean Freinet Vencen hil egin zen. Baina bere mugimendua jarraitu zen Elisek bere memoria mantendu zuelako.
Bizitza Teknikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Elise Freineten lekukotasunarekin jarraituz, Bar-Sur-Loup izandako aldian zehar, bere senarrak “argiztapen pedagogikoko” bi fase esperimentatu zituen, bere esperientzia Gerra Handiaren ondoren gaindituz eta barneratuz. Aurkikuntzarik handiena ikasgelatik irteteko premiazko behar fisiko eta psikikoa izan zen: klase paseoa, aurreren adierazpen librea, lankidetza eta ingurunearen ikerketa. Bestalde, naturaren adibideak, pedagogiari buruzko lan gako batzuk lantzera lagundu zioten:
- Testu librea: umeek hurrengo faseetan egindako testua da: testua idaztea, jarduera sortzailea eta indibiduala izanik; irakurketa talde guztiaren aurrean, intonazioa eta ahotsaren modulazioa lantzen dituena; era kolektiboko testuko iruzkina; inprimatzea eta eskola aldizkarirako testuen erreprodukzioa eta korrespondentzia. “Testu liburuak ez”. Sormena trebatzeaz gain, testu libreak irakurketaren ikasketarako euskarri gisa balio dute. Testua umeengandik datorrenez erakarriago sentitzen dira eta erraztasun handiagoa daukate gaia ikasteko.
- Eskola aldizkaria: umeen berezko antolaketaren ondorioz eraikitzen da. Erreminta bat da familiekin komunikatzeko. Gramatikak eta ortografiak zentzua hartzen dute , testu bat ortografia akatsekin ez delako argitaratu behar.
- Lan planak: ikastaroa ikasleekin batera antolatu behar da, talde erabaki batzuen babesean eta ikastaroaren plangintza orokorra jarraituz. Horrela neskak eta mutilak bere lanaz arduratzen dira eta egin behar dutena dakite.
- Konferentziak: talde klasearen esparruak bide ematen du, ikasleen aldetik errealitateari buruzko kritikak egitera eta gero kritika horiei buruzko ikerketa bat egitera.
- Lan-liburutegia: materiala sailkatzen da dinamikaren eta ikasleen kontsultaren beharren arabera, era aske batean sartzen ziren hura antolatzeaz eta kontrolatzeaz arduratzen ziren.
- Klase batzarra: arazoak planteatzen dituzten espazio eta denbora dira eta baliabideak bilatzen dituzte haien erabakietarako, gainera horrela planifikatzea eta proiektu errealizazioa posiblea egiten dute. Plangintza funtzioa hezten dute eta lanaren berrikustea ere.
- Eskola korrespondentzia
Azken finean Freinet teknikak erabiltzea ikasleari hitza ematea esan nahi du, ere komunikazioa eta lankidetza ahalmenetatik hasita.
Metodo Naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Freinet tekniken oinarria metodo naturala zen, hau da, aldeko giro on bat eskaintzea edo sustatzea, adierazpen askatasuna eta ideien trukaketa kontuan hartuz. Garrantzia zeukan beste puntu bat teknika horiei esker eskulanari eskainitako lantegiak sortu zirela zen. Gainera sustatu nahi zuena hau da: jarrera ikertzailea, inguratzen duenari buruzko jakin-mina , berezko eta besteen errealizazioekiko errespetua eta azkenik materialen erabilera ona.
Freinet XX. mendearen hasierako korronte langileen eta sozialisten eragina izan zuen. Hortik bere militantzia sindikalista eta oinarri marxista zeuzkan diskurtsoak sortu zituen. Freinet-en funtsezko alderdiak eskola tradizionalarekiko kritika gogorrak izan arren, Eskola Berriari ere kritikak egin zizkion, izan ere, bere aburuz ekonomia on batez eta ingurune baldintza on batzuez gozatzen zuten eta hori gehienetan eskola publikoek ez zeuzkaten ezaugarriak ziren.
Freinet-ek "tanteo esperimentalaren" ideia sustatu zuen, horrek esan nahi duena da, ikasketak berezko esperientziak kontuan hartuz egiten zirela, umeek egin zezaketen errealitateari buruzko manipulazioa kontuan hartzen zela eta haien bizipenen adierazpena garrantzitsua zela.
Azkenik , Freineten esanetan begietsi behar ziren beste puntuak hauek ziren: lanaren funtzionaltasuna, erakundeek zentzua eta erabilgarritasuna izatea eta maisu- ikasle harremana sustatzea ikasgelan giro on bat sorrarazten.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1927 - L'imprimerie à l'école. Boulogne, Ferrary, 1927,
- 1946 - L'école avail, París, Editions Ophrys, 1949.
- 1949 - Les dits de Mathieu, Folleto de nueva educación popular, 1949;
- 1950 - Essai de psychologie sensible appliquée à l'éducation, Cannes, Editions de l'Ecole Moderne Française, 1950,
- 1956 - Les méthodes naturelles dans la pédagogie moderne, París, Bourrelier, 1956.
- 1957 - L'école moderne française, Montmorillon, Editions Rossignol, 1957.
- 1969 - La méthode naturelle, 3 volúmenes, Neuchâtel, Delachaux & Niestlé, 1968-1969. (póstuma).
- 1969 - Pour l'école du peuple, París, Maspero, 1969.
Gaztelaniara itzuli diren lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1964 - Las enfermedades escolares. Ed. Laia, Bartzelona, 1974
- 1969 - La psicología sensitiva y la educación. Ed. Troquel, Buenos Aires, 1969
- 1971 - Educación por el trabajo. Fondo de Cultura Económica, México, 1971
- 1972 - Los métodos naturales. Ed. Fontanella, Batzelona 1972 (3 vol.)
- 1973 - Técnicas Freinet en la Escuela Moderna, México D.F: Ed. Siglo XXI. 1973
- 1973 - Parábolas para una pedagogía popular,17 Editorial Laia, Batzelona, 1973
- 1975 - Nacimiento de una pedagogía popular. Ed. Laia. Bartzelona. 1975
- 1976 - Por una escuela del pueblo. Fontanella. Batzcelona, 1976
- 1996 - La escuela moderna francesa. Una pedagogía moderna de sentido común. Las invariantes pedagógicas. Ed. Morata, (Bigarren edizioa), 1996
Freinet-i buruzko ikasketak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Clanché, P., Devarieux, E., Testaniere, J. (eds.) La pédagogie Freinet. Mises à jours et perspectives. Burdeos, Presses Universitaires de Bordeaux, l993.
- Legrand, Louis. Pour una pédagogie de l'étonnement. Neuchâtel, Delachaux & Niestlé, l960.
- Lobrot, M. La pédagogie institutionnelle. París, Gauthier-Villars, l966.
- Maury, L. Freinet et la pédagogie, París, Presses Universitaires de France, l988.
- Oury, F. Y Vasquez, A. Vers une pédagogie institutionnelle? París, Maspero, l967.
- Piaget, J. Psychologie et pédagogie. París, Denoël, l969.
- Piaton, G. La pensée pédagogique de Célestin Freinet, Toulouse, Privat, l974.
- Vial, J. “Pédagogie Freinet, pédagogie du travail, de l'aléatoire et de la dédicace”. En: Célestin Freinet. París, I.P.N., l967.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) Felipe Zayas, "Freinet: Si la gramática fuera inútil" *