Patxi Lazcoz
Itxura
Patxi Lazcoz | |||
---|---|---|---|
(2009) | |||
2007ko ekainaren 16a - 2011ko ekainaren 11 ← Alfonso Alonso Aranegui - Javier Maroto → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Iruñea, 1965eko abuztuaren 30a (59 urte) | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | abokatua | ||
Kidetza | PSE-EE | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
Francisco Javier Patxi Lazcoz Baigorri[1] (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1965eko abuztuaren 30a) PSE-EEko politikaria da. 2007ko ekainaren 16tik 2011ko ekainaren 11ra arte Gasteizko (Araba) alkatea izan zen.
Zuzenbideko lizentziaduna, 1991an Gasteizko zinegotzi aukeratu zuten, eta hurrengo zazpi urtean hainbat ardura izan zituen udalean. 1998an, EAJren eta PSE-EEren arteko akordioa apurtzean, udal taldetik kanpo geratu zen.
2003ko udal hauteskundetan, PSE-EEren Gasteizko zerrendaburua izan zen, eta alkatetza lortu zuen. 2007ko hauteskundeak galdu ondoren, oposizioko zinegotzi bihurtu zen berriro.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Patxi Lazcoz |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Lazkoz onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.