Paul Tortelier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paul Tortelier

Bizitza
JaiotzaParis1914ko martxoaren 21a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaChaussy1990eko abenduaren 18a (76 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Louis Feuillard (en) Itzuli
Gérard Hekking (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, biolontxelista, musika-irakaslea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Parisko Kontserbatorioa
Mugimenduamusika klasikoa
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuatxeloa

IMDB: nm4128938 Spotify: 0KFS74u9OFu7tDyCajs9cF iTunes: 754486 Musicbrainz: 0664393e-2347-47b7-b30c-bd756e598591 Discogs: 852384 Allmusic: mn0001403317 Edit the value on Wikidata

Paul Tortelier (Paris, 1914ko martxoaren 21a - Chaussy, 1990eko abenduaren 18a) frantses biolontxelo-jotzaile eta musikagilea izan zen, XX. mendeko biolontxelo-jotzaile nagusietako bat.

Parisko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak. 1930ean interpretazioko lehen saria irabazi zuen Elgarren biolontxelo kontzertua joaz. 1931n bakarlari gisa debuta egin zuen Parisko Lamoureaux Kontzertuetan. 1937an Estatu Batuetara joan zen, Bostongo Sinfonikoak kontratatuta, eta bi urte geroago itzuli zen, Parisko kontserbatorioak kontratatuta. 1947an Richard Straussen On Kixote obran bakarlari gisa jo zuen, Londresen, Thomas Beechmanen zuzendaritzapean. Gero, Bostongo Sinfonikoaren, Amsterdamgo Concertgebouwen eta Berlingo Filarmonikoaren eskaintzak jaso zituen bakarlari gisa aritzeko. 1957an Parisko Kontserbatorioko irakasle izendatu zuten eta maisu eskolak eman zituen BBC telebista katearentzat ere. 1946an bere ikasleetako batekin ezkondu zen, eta hiru seme izan zituen; hirurak dira, egun, musikari profesionalak. Orkestra zuzendari gisa ere lan egin du, eta musikagile gisa, aipagarriak ditu, besteak beste, Symphonie israélienne (Israeldar sinfonia) eta biolontxelorako zenbait obra, sonata bat, suite bat eta kontzertu bat bi musika tresnentzat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]