Paul Winter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Paul Winter
Paul Winter 6-16-07 Photo by Anthony Pepitone.jpg
Bizitza
Jaiotza Altoona (Pennsylvania)1939ko abuztuaren  31 (79 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, saxofoi-jotzailea, musika-talde gidaria eta jazz musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoa jazza
Musika instrumentua saxofoia
Diskoetxea Columbia Records
www.paulwinter.com/

Paul Winter (Altoona, Pennsylvania, 1939ko abuztuaren 31) Ameriketako Estatu Batuetako musikaria eta musikagilea da.

The Paul Winter Consort New Yorkeko Saint John the Divine katedraletik ateratzen.
Paul Winter 2005eko kontzertu batean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

World music mugimenduaren aitzindaria izan zen eta Living Music diskoetxea sortu zuen.[1] Haren musika tresna nagusia saxofoia da. Ekologismoarekin lotuta dago; bere lanetan oikoa izan da animalien eta izadiaren soinuak sartzea, esaterako baleen kantak.[2] XX. mendeko 60. hamarkadan Brasilera joan zen eta bertan gelditu zen. Geroztik ere Brasilgo erritmoen eragina nabaria jaso egin du. Brasilen disko garrantzitsuak argitaratu ditu, esaterako, The Sound of Ipanema (Carlos Lyrarekin batera), Jazz meets Bossa nova eta Rio.[3]

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbide oparoan musikari askorekin kolaboratu du: Glen Vélez, Paul Halley, David Darling, Paul McCandless, Ralph Towner, Glen Moore, Collin Walcott, Nancy Rumbel, Jim Scott, Rhonda Larson, Russ Landau, Eugene Friesen, Susan Osborn, Arto Tuncboyaciyan, Paul Sullivan, Mickey Hart, Oscar Castro-Neves, Nóirín Ní Riain, Jordan Rudess, Davy Spillane... Asko Living Musicen argitaratuak izan dira. Estilo aldetik musikari hauek jazz eta world music estilokoak dira. Azkenik, McCandless, Towner, Moore, eta Walcottekin "Oregon" taldea sortu zuen.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskografia aukeratua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarlari burua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Canyon Lullaby (1997)
  • Prayer for the Wild Things (1994) - ("Grammy Saria")
  • Solstice Live! (1993)
  • Earth: Voices of a Planet (1990)
  • Earthbeat (1987)
  • Winter Song (1986)
  • Canyon (1985)
  • Sun Singer (1983)
  • Missa Gaia/Earth Mass (1982)
  • Callings (1980)
  • Common Ground (1978, A&M Records)

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Celtic Solstice, Paul Winter and Friends (1999, Living Music) - ("Grammy Saria")
  • Brazilian Days, Oscar Castro-Nevesekin (1998)
  • Whales Alive, Paul Halleyekin (1987)
  • Rio, with Luiz Bonfa, Roberto Menescal eta Luíz Eça (1965, Columbia)
  • The Sound of Ipanema, Carlos Lyrarekin (1964)

The Earth Band[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Journey with the Sun (2000, Living Music)

Paul Winter Consort[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Crestone (2007) - ("Grammy Saria")
  • Silver Solstice (2005) - ("Grammy Saria")
  • Spanish Angel (1993) - ("Grammy Saria")
  • Turtle Island, with Gary Synder (1991)
  • The Man Who Planted Trees (1990)
  • Wolf Eyes [compilation] (1989)
  • Concert for the Earth (1985)

Paul Winter Consort, lehendabiziko taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Icarus (1972, Epic; reissued by Living Music 1984)
  • Road (1970, A&M; reissued 1989)
  • Something in the Wind (1969, A&M)
  • The Winter Consort (1968, A&M)
  • Earthdance (1977, A&M)

Brasilen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Sound of Ipanema, with Carlos Lyra (1964, Columbia)
  • Rio (1964, Columbia)

Paul Winter Sextet taldearekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jazz Meets the Folk Song (1963, Columbia)
  • New Jazz on Campus (1963, Columbia)
  • Jazz Premiere: Washington (1963, Columbia)
  • Jazz Meets the Bossa Nova (1962, Columbia)
  • The Paul Winter Sextet (1961, Columbia)

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Canyon Consort (1985).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Winter Aldatu lotura Wikidatan