Edukira joan

Paulo Muwanga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paulo Muwanga
Ugandako presidentea

1980ko maiatzaren 12a - 1980ko maiatzaren 22a
Godfrey Binaisa - Milton Obote
enbaxadore


Ugandako Lehen Ministroa


Vice President of Uganda (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaMpigi District (en) Itzuli1924ko apirilaren 4a
Herrialdea Uganda
HeriotzaNsambya Hospital (en) Itzuli1991ko apirilaren 1a (66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, politikaria eta militarra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaUganda People's Congress (en) Itzuli

Paulo Muwanga (Uganda, c. 1921 edo 1924 edo 1925Kampala, 1991ko apirilaren 1a) Ugandako presidente eta lehen ministroa izan zen.

Administrazio kolonialean hasi zen lanean eta 1950ean sartu zen politikan. Parlamentuko kidea (1962-1964), enbaxadore Egipton (1964-1970) eta Frantzian (1970-1972) izan zen. Ingalaterran erberestatua 1972tik 1978ra Ugandara itzuli zen Uganda eta Tanzaniaren arteko Gerran borrokatzeko. Barne ministro izan zen Yusuf Lule eta Godfrey Binaisaren gobernuetan. 1980ko maiatzaren 12an armadak Binaisa kargutik kendu zuen eta Muwanga Presidentetza Batzorde bateko lehendakaria izendatu zuen. Batzordeak 1980ko abendura arte egin zituen estatuburuaren eginkizunak. 1980ko hauteskundeetan garaile izendatu zuen Milton Obote; Yoweri Musevenik ez zituen emaizak onartu eta gerrilla gerra hasi zen. 1980 eta 1985 bitartean Muwanga Oboteren presidenteordea eta Defentsa ministro izan zen eta baita lehen ministro ere, labur-labur 1985ean. 1986 eta 1988 bitartean atxilotu egon zen eta berriro 1989 eta 1990 bitartean.