Paulo Zubiarrain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paulo Zubiarrain
Bizitza
JaiotzaHernani1912ko irailaren 26a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2002ko apirilaren 4a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Paulo Zubiarrain Otxotorena, izengoitiz Paulo Txikia eta Hernani Txikia (Hernani, Gipuzkoa, 1912ko irailaren 26a - ib., 2002ko apirilaren 4a)[1] bertsolaria izan zen.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan artzain, gero fabrikan langile, eta azkenik, zapatagin izan zen bizibidez. Oso gazterik hasi zen bertsotan. Tolosan egindako txapelketa batengatik, saioak izaten hasi zen; eta plaza franko egina da, Gipuzkoan eta Nafarroa Garaian batik bat.

1981ean, Bertsolari Elkarteak omenaldi bat eskaini zien berari eta Antonio Eizmendi Loidi-Saletxeri.

Zahartzaroan, bertso-jartzeari ekin zion, eta bi liburu argitaratu zituen, harrezkero: Ia kantuz bezala (1985) eta Gaziak eta gozoak (1988).

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ia kantuz bezala (1985, Auspoa)
  • Gaziak eta gozoak (1988, Auspoa)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Pablo Zubiarrain "Paulo Txikia" bertsolari hernaniarra atzo (4) zendu zen», Argia, 2002-04-05.
  2. «Hernani Txikia», Bertsolaritzaren Datu-basea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa.