Pawlu Xuereb
Itxura
Pawlu Xuereb | |||||
---|---|---|---|---|---|
1987ko otsailaren 16a - 1989ko apirilaren 4a ← Agatha Barbara - Ċensu Tabone →
1986ko uztaila - 1987ko otsaila ← Daniel Micallef (en) - Joseph M. Baldacchino (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Rabat, 1923ko uztailaren 21a | ||||
Herrialdea | Malta | ||||
Heriotza | Malta, 1994ko irailaren 6a (71 urte) | ||||
Heriotza modua | : eritasuna | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, kazetaria eta idazlea | ||||
Jasotako sariak | |||||
Kidetza | Europako Kontseiluko Legebiltzarra | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Alderdi Laborista |
Pawlu "Paul" Xuereb (Rabat, Malta, 1923ko uztailaren 21a - Malta, 1994ko irailaren 6a) maltar kazetari eta politikaria izan zen.
Londresen kazetaritza, ekonomia politikoa eta zientzia politikoa ikasi zituen. Maltako Alderdi Laboristaren The Voice of Malta egunkariaren editorea izan zen. 1962an aukeratu zuten Legebiltzarreko kide, eta 1966, 1971, 1976 eta 1981ean berriro hautatu zuten. 1971 eta 1976 bitartean ere ministro izan zen.
1987ko otsailaren 16an Xuereb jarduneko presidente izendatu zuen Karmenu Mifsud Bonnici lehen ministroak Agatha Barbararen agintaldia amaitu ondoren. 1989ko apirilaren 4an Ċensu Tabonek presidente karguaren zina egin zuen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Maltako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |