Peñalara
Peñalara | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.430 m |
Prominentzia | 1.113 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°51′00″N 3°57′22″W / 40.850013°N 3.956008°W |
Mendikatea | Guadarramako mendilerroa |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Segoviako probintzia |
Babestutako-eremua | Guadarramako Parke Nazionala |
Peñalara Iberiar Penintsularen barrualdeko mendia da. Erdialdeko Sisteman dagoen Guadarramako mendilerroaren gailur nagusia da. Itsas gaineko 2.428 metro ditu. Adminstratiboki Madrilgo Erkidegoa eta Segoviako probintzian dago. Lurralde horren gailur enblematikoa da. Heltzeko erraztasuna asko dago eta, ondorioz, turismo eta bisitari asko hurbiltzen da inguru honetara.
Peñalara mendigunea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Peñalara mendia izen bereko mendigunearen gailur nagusia da. Mendiguneak Madril eta Gaztela Leongo erkidegoaren arteko muga egiten du. Haitz-erlaitz honek 5,8 kilometro ditu eta Cotos mendatetik (1840 m.) Los Neveros mendatera doa. Hegoaldetik iparraldera hauek dira mendigune honen haitzak:
- Hermana Menor (2271 m)
- Hermana Mayor (2285 m)
- Peñalara haitza (2428 m)[1]
- Risco de los Claveles (2388 m)
- Risco de los Pájaros (2334 m)
Ekologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendien maldak pinu gorrien basoez estaliak daude. 1.900 metrotik gora basoen ordez mendiko larreak eta sasiak aurkituko ditugu. Maila horretan , ekialdean, glaziar zirku bat dago eta hogei baino aintziara gehiago. Horietan goi mendietako espezieak bizi dira, tartean hamar anfibio espezie baino gehiago.[2] Dena dela, faunaren espezie ikusgarrienak hegazti harrapariak dira.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
La Laguna erreka.
-
Gailurraren ikur geodesikoa.
-
Peñalara La Morcuera mendatetik ikusita.
-
Pinu gorriak Rascafrían.
-
Peñalarako glaziar zirkua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://peakbagger.com/peak.aspx?pid=9840
- ↑ Egile Batzuk. (2006). Anfibios de Peñalara, identificación y conservación. Madrilgo Erkidegoa. ISBN 84-451-2800-0