Edukira joan

Pecos (ibaia)

Koordenatuak: 35°58′25″N 105°33′32″W / 35.97367°N 105.55878°W / 35.97367; -105.55878
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pecos (ibaia)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.490 km
Geografia
Map
Koordenatuak35°58′25″N 105°33′32″W / 35.97367°N 105.55878°W / 35.97367; -105.55878
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Texas
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera115.000 km²
Arro hidrografikoaPecos River basin (en) Itzuli
Ur-emaria8 m³/s
Bokalea
()
Río Grande

Pecos (ingelesez: Pecos River; gaztelaniaz: río Pecos) Estatu Batuetako hego-mendebaldeko ibaia da, Rio Granderen adarra, Mexiko Berria eta Texas estatuak zeharkatzen dituena. 1.490 kilometro luze da, eta 115.001 kilometro koadroko arroa drainatzen du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sangre de Cristo mendietan du iturburua. Mexiko Berriko ekialdea eta Texasko mendebaldea alderik alde igaro ondoren, Rio Grande ibaian isurtzen du ura, Del Riotik 60 kilometro ipar-mendebaldera.

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pecos ibaiaren emaria 1939-2009 bitartean neurtu zen Girvindik hurbil, Texasko Pecos konderrian.[1] Ibaiak 96.532 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren %84. Batez besteko emaria 1,86 m³/s da. Emari handiena urrian du (4,92 m³/s), eta txikiena abuztuan (0,95 m³/s).

Pecos ibaiaren batez besteko emariak (/s) Girvindik hurbil neurtuak (Pecos konderria)
Datuak: 1939-2009 bitartean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pecos ibaia Girvindik hurbil, nwis.waterdata.usgs.gov

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.