Pedro Egaña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pedro Egaña
Pedro Egaña.jpg
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua


Minister of Government Itzuli

Bizitza
Izen osoa Pedro de Egaña y Díaz del Carpio
Jaiotza Gasteiz1803ko otsailaren 21a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Zestoa1885eko irailaren 4a (82 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Heziketa Sancti Spiritus Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta enpresaburua
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak

Pedro Egaña Díaz del Carpio (Gasteiz, Araba, 1803ko otsailaren 21aZestoa, Gipuzkoa, 1885eko irailaren 4a) politikaria izan zen. Liberala eta foruzalea izan zen. Hona hemen 1844ko uztailaren 10eko bere hitzaldiaren zati bat:

« Hor ez dute karlistek ez liberalek egon behar, ez moderatuek ezta erradikalek ere, baizik eta foruzaleek, edo gauza bera dena, euskal herritar zintzo leialek. Herri bat bere nazionalitatea galtzeko zorian dagoenean, herritar gaiztoa da zatiketaren alde jartzen dena. »
Pedro Egaña, 1884ko uztailaren 19an

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oñatiko Unibertsitatean Zuzenbideko ikasketak egin ondoren, gerra aholkulari aritu zen Granadako eta Jaengo Kapitain Nagusiaren zerbitzuan. 1838an kargua utzi eta fiskal izendatu zuten, Burgosko epaitegian. Bergarako Besarkadak jakin-mina piztu zion, eta akordio hartaz geroztik Hego Euskal Herriko foruen alde lan egin zuen. Izan ere, 1839an Gasteizko diputatu izan zen, eta haren eragina nabari zen foruen aldeko legegintzan.  

1840. urtean diputatu hautatu zuten Gipuzkoan, liberal moderatuen aldetik. 1846an Justiziako ministro egin zuten; Gobernazioko ministro 1853an. Senatari, Espainiako gorteetako diputatu eta Arabako Diputatu Nagusia ere izan zen. 1848an, La España egunkaria sortu zuen, ideia liberal eta moderatuak jakinarazteko. 1852an, “Egaña Legea” atera zuten, eta lege hori Hego Euskal Herriko udalerrien onerako izan zen. Borboien berrezarkuntzan kolaboratu zuen, eta gero, bere bizitza publikoa bertan behera utzi zuen. Arabako politikari nagusietakoa izan zen XIX. mendean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]