Pedro Iturralde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Iturralde

Bizitza
JaiotzaFaltzes1929ko uztailaren 13a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril2020ko azaroaren 1a (91 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakjazz musikaria, unibertsitateko irakaslea, saxofoi-jotzailea, musikagilea eta musika-irakaslea
Enplegatzailea(k)Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Jasotako sariak
Genero artistikoajazza
Musika instrumentuasaxofoia
Klarinetea

IMDB: nm0411838 Musicbrainz: 2962fedb-a5b5-4c17-a39d-8db257d48cd9 Songkick: 235842 Discogs: 365299 Allmusic: mn0001318745 Edit the value on Wikidata

Pedro Iturralde Otxoa (Faltzes, Nafarroa Garaia, 1929ko uztailaren 13a - Madril, 2020ko azaroaren 1a) musikari nafarra izan zen, jazz estilokoa. Flamenkoa eta jazza uztartu duten lehen musikarien artean dago.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jazz musikan hasi zen gaztetan eta Europako talde batzuetan jo ondoren, jazz flamenkoa izeneko moldean hasi zen 1968an eta hainbat jazz mota landu zituen harrezkero. Horretarako, "Pedro Iturralde Quartet" taldea sortu zuen.

Espainiako zinemarako musika idatzi zuen (Ramón Comasen Nuevas Amistades, 1963; Gabriel Blancoren La Edad de Piedra, 1967, eta Cualquier mañana, 1968).

Jazz musikaren inguruko lanean segitu zuen, eta bere laukotearekin munduko jazz jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu zuen. Bakarlari gisa, Espainiako Orkestra Nazionalarekin eta Asturiaseko Orkestrarekin, besteak beste, aritu zen. Like Coltrane eta Toy konposizioei esker, bi aldiz irabazi zuen Monakoko Nazioarteko Jazz Lehiaketa. 1992an Madrilgo Autonomia Erkidegoaren Musika saria ere eskuratu zuen.

Madrilgo Goi Erret Kontserbatorioan katedraduna izan zen, eta beste unibertsitate eta irakaskuntza zentro batzuetan ere ikastaroak eta mintegiak eskaini zituen, betiere konposizioa, grabazioak eta zuzeneko emanaldiak alboratu gabe.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Una Noche en el Central" (1994)
  • "Etnofonias" (1999)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]