Pedro de Betancur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro de Betancur

Bizitza
JaiotzaVilaflor1626ko martxoaren 21a
Herrialdea Espainia
HeriotzaAntigua Guatemala1667ko apirilaren 25a (41 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmisiolaria eta klerikoa
Santutegia
Apirilaren 24
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaOrder of the Brothers of Bethlehem (en) Itzuli

Pedro de San José Betancur, (Vilaflor, Tenerife 1626ko martxoaren 21a - Antigua Guatemala, Guatemala, 1667ko apirilaren 25a) Santo Hermano Pedro (edo Done Petri) bezala ezaguna baita ere, Frantziskotarren monje eta espainiar misiolaria izen zen, Bethlehemen ordenaren sortzailea.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vilaflorren jaio zen, Tenerifeko uhartearen hegoaldean, nekazari familia batean. Kroniken arabera, erlijio sakona erakutsi zuen adin txikitik.[2]

23 urterekin Guatemalara joan zen misiolari gisa. Han ospitale eta osasun zentroak sortu zituen etxerik gabekoentzat, eta karitate ekintzak egin zituen Erdialdeko Amerikan zehar. 1667ko apirilaren 25ean, Guatemalako Antigua Guatemalan hil zen.[1]

Joan Paulo II.a aita santuak 2002ko uztailaren 30ean santua izendatu zuen, Guatemalan, hirugarren aldiz bisitatu zuenean. Horrela, Pedro Anaia Kanarietako lehen Santua bihurtu zen José de Anchietarekin (Brasilgo apostolua moduan ezagutua) batera. Aita Santuak biak batera santifikatu baitzituen eta azken hau baita ere Tenerife uhartekoa baitzen. Baita ere Pedro de Betancur Guatemala eta Erdialdeko Amerikako lehen santu bihurtu zen 2002an.

Bere omenezko oporrak Apirilaren 24an ospatzen dira.

Guatemalan dagoen bere hilobian jende asko otoi egitera joaten da. Tenerifeko hegoaldean, El Medano delako eskualdean non berak bere artaldearekin otoi egitera eta meditatzera joaten zen koba, oso ezaguna eta bisitatua da baita ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Biografía de San Pedro de San José de Betancur Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":0" defined multiple times with different content
  2. San Pedro de San José de Betancourt. Sitio web de las Siervas de los Corazones Traspasados de Jesús y María.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pedro de Betancur Aldatu lotura Wikidatan