Pello Jauregi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peio Jauregi» orritik birbideratua)
Pello Jauregi

Bizitza
JaiotzaPasaia, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea lizentzia : Pedagogia
Euskal Herriko Unibertsitatea doktoretza : Hezkuntza zientziak
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, ikertzailea eta pedagogoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Inguma: pello-jauregi-etxaniz

Pello Jauregi Etxaniz (Pasaia, 1958) irakasle eta ikertzailea da, euskararen erabilera zabaltzeko Euskaraldia, Belarriprest eta Ahobizi kontzeptuen asmatzaile eta teorizatzailea ere bada[1]. Soziolinguistika Klusterrak martxan jarri zuen Aldahitz ikerketaren zuzendaria da. 2020ko Abbadia saria eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Hizkuntza ohituretan aldatu ahal izateko bideak aztertu ditu bere ikerketa taldearekin, baita metodologia praktiko bat sortu ere aldaketa horiek martxan jartzeko. Eusle, metodologia horren erakusle da eta Euskaraldiaren oinarrian dago, baita Lasarte-Orian (Gipuzkoa) 2016an egindako Baietz 40 egun euskaraz herri-erronkarenean ere.[2]

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pello Jauregi, Abbadia saria jasotzen (2020-12-01)
  • 2020: Abbadia saria. Euskararen hedapenerako aukera neurtezinak sortu dituelako, eta egin dituen gogoeta eta ikerketa horietatik dinamika sozial bat sortzeko gaitasuna izan duelako; konbinatu egin dituelako ikerketa teorikoa eta praktika, ulermenaren gaineko ikerketan aritu baita, eta hori lortzeko klaseak emateraino iritsi delako; bere ikerketarekin, oinarri sendo bat eman dio gizarte ekimenari: ikertu, egin, neurtu eta ebaluatu.[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Garmendia, Lander Muñagorri. ««Entrenamendu bat da Euskaraldia; partida ez da hasi ere egin oraindik»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  2. a b Muñagorri Garmendia, Lander. «Pello Jauregi ikerlariak jasoko du Abbadia saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  3. «Pello Jauregi ikerlari donostiarrak jaso du Abbadia saria» Irutxuloko Hitza 2020-12-02 (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]