Pekingo nazioarteko aireportua
Beijingo nazioarteko aireportua (txinera sinplifikatuaz: 北京首都国际机场; txinera tradizionalaz: 北京首都國際機場; pinyineraz: Běijīng Shǒudū Guójì Jīchǎng), (NAGE: PEK, NAZE: ZBAA), Beijingo aireportu nagusia da. Chaoyang Barrutian dago, hiriaren erdigunetik 32 kilometrora.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1958an zabaldua, Txinako aireporturik handiena da, eta azken hamarkadan munduan gehien hazi dena. 2001ean 24 milioi bidariari garraiatu zituen eta handik zazpi urtera, kopuru hori 56 milioira hazi zen. 2008an aireportuak 431.670 hegaldi izan zituen, eta 1.365.768 tona zama garraiatu ziren bertatik.
Hazkunde horri aurre egiteko, terminal berria zabaldu zen 2008ko udaberrian, Beijingo Joko Olinpikoen aurretik. 2008an hasitako krisialdi ekonomikoak mundu mailako aireportu guztietan bidaiarien jaitsiera eragin badu ere, Beijingo aireportuak, Txinako aireportu guztiek bezala, ez du krisialdi hori nabaritu, eta 2009ko uztailean, esaterako, aireportuak inoiz baino bidaiari gehiago izan zituen (trafikoa % 22 emendatu zen.[1])
Argazkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bigarren terminala barrutik ikusia.
- Hirugarren terminaleko tren geltokia.
- Lehen terminala eta kontrol dorreak.
- Hirugarren terminaleko hegazkina.
Hegaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatistikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
| Eguneratua: 2013ko apirilaren 6a.[2] |
| Bidaiariak (2001-2013) | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Urtea | Bidaiariak | Aldaketa | Urtea | Bidaiariak | Aldaketa | ||
| 2000 | 21.691.077 | 2008 | 55.937.289 | ▲%4,39 | |||
| 2001 | 24.176.495 | ▲%11,46 | 2009 | 65.375.095 | ▲%16,87 | ||
| 2002 | 27.159.665 | ▲%12,30 | 2010 | 73.948.118 | ▲%13,11 | ||
| 2004 | 34.883.190 | ▲%28,44 | 2011 | 78.674.513 | ▲%6,39 | ||
| 2005 | 41.004.008 | ▲%17,55 | 2012 | 81.929.352 | ▲%4,10 | ||
| 2006 | 48.654.770 | ▲%18,66 | 2013 | 83.712.355 | ▲%2,20 | ||
| 2007 | 53.583.664 | ▲%10,13 | |||||

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Alibaba.com webguneko albistea.
- ↑ (Txineraz) (xls) Txinako Hegazkintza Zibileko Agintaritza. (kontsulta data: 2014-04-06).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aireportuaren webgune ofiziala (Txineraz) (Ingelesez)
| Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |

