Cancionero Popular Vasco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cancionero Popular Vasco
Jatorria
Egilea(k)Resurreccion Maria Azkue
Argitaratze-data1918
Ezaugarriak
Dimentsioak1.697 (luzera) kanta

Cancionero Popular Vasco edo Euskal Kantutegi Herrikoia Resurrección Maria Azkuek 1918ean argitaratu zuen liburua da. Herri kantuen bilduma erraldoia da. Bere hiru ekarpenen handienetako bat daAzkueren hiztegi hirueleduna eta Euskaleŕiaren Yakintza liburuekin batera.[1][2]

Lau tomotan 1697 abesti jaso zituen kantutegiak, baita ahotsik gabeko beste 122 doinu instrumentalak ere.

Azkueren lana kantugintzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RM Azkue

XIX. mendeko azken hamarkadan, Azkuek ahozko tradizioko abestiak biltzen hasi zen euskal geografia osoan zehar. Berak sortutako Euskalzale aldizkarian horietako batzuen harmonizazioak argitaratu zituen. 1901ean argitaratu zuen bere lehen obra musikografikoa, 14 adibide musikalekin. 1912an ahozko tradizioko doinuak biltzeko musika-lehiaketa baten oinarriak argitaratu ziren. R.M. Azkuek 1913an "Vox Populi" lemapeko lau liburukietako bilduma aurkeztu zuen, lehiaketan lehen saria lortuz. 1921 eta 1925 artean bildumaren bi edizio ezberdin argitaratu ziren, batak kantuak piano akonpainamenduarekin biltzen zituen, eta besteak, melodia soilak testuarekin. Urte batzuk aurrerago, 1935-1947 bitartean, Azkuek Euskalerriaren Yakintza bere ikerketa handia argitaratu zuen.[3]

« Azkueren lanak lau zutabe izan zituen: hiztegia, kantutegia, gramatika-morfologia, eta Euskalerriaren Yakintza. Ez da inoiz egon Euskal Herrian —eta, nik uste, ezta egongo ere— Azkuek beste lan egingo duena euskararen eta euskal kulturaren alde. »

Jose Antonio Arana[1]


Euskal kantutegien historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal lurraldeetako abesti eta dantza doinuak biltzen dituzten argitalpenen zerrenda 1826an hasi zen. XIX. mendean zehar erromantizismoak herrialde bakoitzean bere tradizio musikala eraikitzeko iturri melodikoak bilatu zituen.[3] Horrela, pianorako edo kantu eta pianorako doinu harmonizatuen bildumak sortzen dira, areto burgesetan zabaltzen zirenak. Mendearen amaieran, folklore diziplinak sistematizatu egin zuen material tradizionalen bilketa modu sistematiko eta zientifikoago batean, eta gure kantutegi nagusiak gauzatzen joan ziren. Ch. Bordes, R. Azkue eta J.A. de Donostia izango dira ordezkari nagusiak.[3]

Kronologia hau Bigarren Mundu Gerraren ondora arte garatzen da, 1946ko bildumekin. Ondorengo argitalpenak, salbuespen garrantzitsuak izan arren, bigarren mailako kantutegiak direla uste da, hau da, beste kantutegi batzuetako doinuak jasotzen dituztenak, Kantuz argitalpena lehen adibideetako bat delarik. Kronologia honek, beraz, "Primariotzat" hartuko liratekeen kantutegiak biltzen ditu, funtsean, doinu tradizionalak lehen aldiz jasotzen dituztenak, baina, datek aurrera egin ahala, aurreko bildumetan jasotako abestiak biltzen dituztenak ere.[3]

Kronologia honetan ez dira sartzen beste bilduma mota bat osatzen duten entzunezko edo bilduma fonografikoak. Baina interes handikoak dira lehen bildumak, hala nola Rudolf TrebitschekViena eta Berlingo Phonogrammarchiv delakoetan egindakoak, bai eta Berlingo (1914-1918) euskal presoen grabazioak ere.[3]

Zenbait abesti[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuko abestien artean honako hauek azaltzen dira :

Kantari app-aren pantaila-irudiak. Azkuek jasotako zenbait kantu agertzen dira hor.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Elkarrizketa: Jose Antonio Arana Martija. (Noiz kontsultatua: 2017-01-24).
  2. «Bilaketa - Euskal kantutegia - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-16).
  3. a b c d e Bagües, Jon. «Euskal kantutegien argitalpenen kronologia bat» EKE (Euskal Kultur Erakundea) (Noiz kontsultatua: 2023-08-16).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]