Pepita de Oliva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pepita de Oliva

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosefa Dominga Durán y Ortega
JaiotzaMadril, 1830
Herrialdea Espainia
HeriotzaTurin1871ko martxoaren 1a (40/41 urte)
Familia
AitaPedro Durán
AmaCatalina Ortega
Ezkontidea(k)Lionel Sackville-West, 2nd Baron Sackville (en) Itzuli
Juan Antonio Gabriel de la Oliva (en) Itzuli  (1851ko urtarrilaren 10a -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdantzaria
Izengoitia(k)Pepita de Oliva eta Pepita de Oliva
Pepita, August Weger-en (1823-1892) ilustrazioa
Pepita de Olivaren erretratua

Pepita de Oliva (benetako izena Josefa Durán y Ortega; Perchel auzoa, Malaga, 1830Turin, 1871ko martxoaren 1a) dantzari espainiarra izan zen, Vita Sackville-West idazle ingelesaren amona.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo ballet-eko kidea izan zen. Famatu egin zen cachucha edo Olé izenekoa dantzatuz. 1852an Alemaniara joan zen eta han egin zuen lehen debut arrakastatsua Stuttgarten, ondoren Leipzigetik ere arrakasta eta ospea areagotu eta hedatu zituen. 1853an Berlinen egin zuen emanaldia, geroago Munichera joan zen. 1856ko otsailean Daniel-François-Esprit Auber-en Masaniello edo Porticiko mutua operako Fenella mutua antzeztu zuen lehen aldiz.[2]

Austria-Hungariako Inperioan egin zituen emanaldi ugari eta bere ospearen lekuko lexikoan izan zuen eragina: bere lehen izena txekiar hiztegiaren parte da, erabiltzen zuen koadrodun zuri-beltzeko eredu txiki batekin oihal mota bat izendatuz. Polonieraz — pepitka — eta alemanez — der/das pepita ere aurkitzen da hitza. August Conradi, Berliner Couplet-en egileak, Pepita Oliva Polka eskaini zion eta Johann Strauss Jr.-k Polka-Pepita, opus 138. Bere izenean osatutako martxa militar bat ere badago Pepita-Marsch izenekoa. "Delirium pepitatorum" izenarekin gizonekiko zuen eragina deskribatu zuten, eta erabiltzen zuen praka mota bati "pepitahosen" deitzen zaio gaur egun ere.[3]

Lionel Sackville-West aristokrata eta diplomatikoaz maitemindu zen, Alemaniako Enbaxadorearen Idazkaria Britainia Handian, nahiz eta bere dantza irakasle Juan de Olivarekin ezkondua egon. Lionelek ere emaztea zuen, baina amodioarekin jarraitu zuten Arcachonen (Frantzia), Villa Pepita egoitzan. Han jaio ziren haien seme-alabak: Maxilien, Flora, Amalia, Henry eta Victoria, Vita Sackville-West idazlearen ama izango zena. Pepita Oliva erditzean hil zen 41 urte zituela, eta hil ostean bikotearen seme-alabek diplomatikoaren aitatasuna aldarrikatu zuten.[2] Villa Pepitan hilobiratu zuten, eta hilarrian irakur daiteke: "“Aquí yace Josefina, condesa de Sackville”.[3]

Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Vita Sackville-West-ek bere amonari buruzko liburu bat idatzi zuen Pepita (Bartzelona: Tusquets, 1989).[4]
  • Virginia Woolf-ek ere bere pertsonaietako bat egin zuen, Rosina Pepita, Turkian bizi zen emakume espainola.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «101 mujeres gitanas pa’ construir tu feminismo» pikara magazine 2021-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).
  2. a b Eva Díaz Pérez, "El curioso parentesco entre la gitana Pepita Oliva y Virginia Woolf", en El País, 22-IV-2017: http://cultura.elpais.com/cultura/2017/04/21/actualidad/1492777114_044697.html
  3. a b c (Gaztelaniaz) «A los alrededores de Vita» pikara magazine 2014-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).
  4. (Gaztelaniaz) «Sackville-West: mujer sobre mujer» ELMUNDO 2016-11-19 (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Piererren Universal-Lexikon 1861, Bd. 12, or. 275.
  • Stephan Kekule von Stradonitz: Über Pepitas Ruh und die Pepita, in: Mitteilungen des Vereins für die Geschichte Berlins 42 (1925), 17-19 or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]