Johann Strauss (semea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Johann Strauss II.a edo Johann Sebastian Strauss, alemanez "Johann Strauss (semea)" gisa ere ezagutua, (Viena, 1825eko urriaren 25a- 1899ko ekainaren 3a) musika klasikoko konposatzaile austriarra izan zen. Johann Strauss I.aren semea, bere anaiak ere (Josef eta Eduard) konposatzaileak izan ziren, baina ez zuten Johannen mailako osperik lortu.

Johann Strauss (semea)

Bere aitak ez zuen semea musikari izaterik nahi, eta, horregatik, aitarengandik ezkutuan ikasi zuen biolina jotzen. Aitak familia utzi zuenean hasi zen bere karrera musikal erabatekoa, 17 urte zituela. 19 urterekin lehen aldiz orkestra bat zuzendu zuen jendaurrean. Bere aita hil zenean bere jarraitzaileak aitaren orkestrarekin elkartu zituen.

Europan zehar hainbat itzuli egin zituen bere musika ezagutzera emanez. 1876an Ameriketako Estatu Batuetara joan zen lehen aldiz, bere lanak jotzera. Bereziki balsak konposatuz egin zen famatu; horien artean ezagunena Danubio Urdina (1867) da, baina baita beste batzuk ere, hala nola Enperadorearen balsa (1889), Austriar herrietako enarak (1865), Udaberriko ahotsak (1883), Vienako odola (1873), Vienako basoetako ipuinak (1868), etab. Lan hauengatik guztiengatik, Vienako bere jarraitzaileek Valsaren erregea titulua eman zioten.

Bere lanek garai hartako hainbat konposatzaile txunditu zituen, besteak beste Straussen lagun min zen Johannes Brahms. 73 urterekin hil zen, neumoniak jota, bere jaioterrian.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johann Strauss (semea) Aldatu lotura Wikidatan