Pertsonaren estatusak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Estatusa pertsona batek gizartean edo gizarte talde batean duen tokia da[1], hau da, pertsona batek, beste pertsona batzuekiko, egitura jakin baten barnean duen egoera da.

Pertsonaren estatusak ugariak dira, eta jaiotzez eskuratzen diren arren, behin behinekoak dira, eta denborarekin egoera berriak eskuratu daitezke. Estatusak, neurri batean, gizarteak gizabanakoek garatu beharreko rolei buruz dituen itxaropenak markatzen ditu[2], denboraren joanarekin eta jasandako aldaketekin alda daitekeen ezaugarria izanik. Bestalde, estatusak eskubide eta obligazioak dakartza.

Estatus motak zuzenbide erromatarrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide erromatarrean, estatusa pertsona baten eskubide eta ahalmenek osatzen zuten. Hori dela eta, Erroman pertsona fisikoak hiru estatus izan zitzakeen: status libertatis, status civitatis eta status familiae.

Status libertatis[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide erromatarrean, status libertatis-a zen estatus garrantzitsuena. Izan ere, hau galtzean, askatasuna galtzeaz gain, beste bi egoerak ere galtzen ziren ( hiritartasuna eta familia). Askatasunaren galerak automatikoki esklabu bihurtzea zekarren, gainera. Pertsona bat esklabu bihurtzen zenean, “capitis deminutio” eman zela esaten zen, honek buruaren edo beste gorputz zati baten galera irudikatzen baitzuen. "Capitis deminutio" maila desberdin bereizten ziren: askatasunaren galera capitis deminutio maximoa litzateke; hiritartasunaren galera, media; eta familia barruko posizioaren aldaketa, berriz, gutxienekoa.

Beraz, bi pertsona mota bereizten ziren: askea eta esklabua. Pertsona askeen artean, bestalde, bi azpitalde bereizten ziren: ingenuo ( aske jaiotakoa), eta libertato (askatasuna lortu duen pertsona).

Esklabuak pertsona aske baten ondarearen parte kontsideratzen ziren. Hala ere, beren giza izaera aitortzen zitzaien, eta bizitza juridikoan jardun zezaketen, baina beti jabeen izenean eta haien onurarako.

Jabeek askatasuna eman ziezaieketen manumisio izeneko egintza formal baten bidez edo gatibualdia amaitzen zelako.

Manumisioaren bitartez askatasuna lortutako esklabuek erromatar hiritartasuna ere lortzen zuten. Azken hauek, ordea, klase sozial bat osatzen zuten, liberto izenarekin ezagunak, beren buruak aske jaio zirenetatik desberdinduz. Libertoak gizon aske eta hiritarrak izan arren, eskubide guztiekin, zenbait eginbehar moral zituzten haien patroi izan zenarekiko.

Esklabuek ezin zuten ondarerik izan, ezta eskubideen subjektu izan ere.

Esklabutzaren funtsezko bi kausa gerran preso hartua izatea eta ama esklabu izatea ziren.[3]

Status civitatis[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromako ordenamendu juridikorako, nazionalitateari dagokionez, bi egoera zeuden. Alde batetik, gizon askea edo hiritar erromatarra zegoen, civis izenarekin ezaguna, hiri-estatuko eskubide osoko kidea zena, hau da, civitas erromatarreko kidea. Bestetik, eta herritar ez zena, peregrinus izendatua, hau da, erromatar estatuko lurraldean kokatutako hiri, udalerri edo kolonia batean bizilekua izan arren, erromatar hiritartasuna aitortuta ez zuen pertsona bat.

Pertsona batek hiritartasuna galtzen zuenean, capitis deminutio media nozitzen zuen. Hiritartasuna, ordea, berreskura zitekeen.

Beste herri batzuetakoak zirenei, hau da, Erromatik kanpo bizi zirenei, barbaro edo barbari izena ematen zitzaien eta etsai bezala hartzen ziren. Hostes, berriz, Erromak elkarren aurkako harremanak zituen komunitateetako kide zirenean. Bi kategoria hauen arteko tarteko posizio bat, latinoen izaerarekin bat zetorren: latini.[4]

Status familiae[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona aske eta hiritar batek familia jakin baten barruan zeukan posizioa zen. Zentzu horretan, bai alieni iuris zirelakoak, hau da, aitaren boterearen menpe zeudenak, bai sui iuris zirelakoak, hau da, menpeko egoeran ez zeudenak, status familiae bat zuten. Azkenak bakarrik zuen gaitasun juridiko osoa, eta edozein motatako eskubideen titular izan zitekeen.[5]

Estatus motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatusa soziologian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soziologian, estatusen posizioak esleitzeko honako bi sailkapen hauek egin ohi dira: atxikitako estatusak edo eskuratuak eta objektiboak edo subjektiboak.[6]

Atxikitako estatusak edo eskuratutako estatusak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atxikitako estatusak dira oinordetzan jasotakoak, pertsona haiekin jaiotzen baita.  Beste hitzetan, pertsonari jaiotzez ematen zaizkion estatusak dira hauek, pertsona horren trebetasun eta ezaugarri partikularrak edozein direla ere. Mota honetako estatusak aukeratzeko gaitasunik ez dago, borondatetik at baitaude. Iraganean, eta denbora luzez, garrantzi handia izan zuten estatus mota hauek pertsonen bizitzetan. Izan ere, estatus horiek bakoitzari esleitutako rolak markatzen zituzten, eta hauek aldatzeko aukerak murritzak izateaz gain, ahalegin handia eskatzen zuten. Hemen kokatu daitezke honako estatus-esleipenak: sexua, adina, familiaren leinua, kolorea, nazionalitatea, etab.

Bestetik, eskuratutako estatusak daude. Hauek ez dira automatikoak, esfortzuaren, talentuaren, ekintzen, lorpenen eta hori lortzeko trebetasun pertsonalen mende baitaude. Gizarte modernoek balorizazio-irizpideak dituzte, eta, horiei esker, estatus aldaketak gertatzea posible da, eta aurreko guztiaren arabera, merezimendua galtzeak estatusaren galera ere ekar dezake.

Estatus objektiboak edo estatus subjektiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatus objektiboa[7] edo aitorpen soziala da gizarteak, kulturak edo pertsona garatzen den talde partikularrak gizabanako bati esleitutako estatusa, aldagai neurgarrietan edo behagarrietan oinarrituta, hala nola diru-sarreren maila, lanbidea eta, oro har, etnia bezalako ezaugarri fisikoak.

Bestalde, estatus subjektiboak ditugu. Pertsona batek bere buruari ematen dizkion aintzatespenak dira,  inolako onespen sozial edo kulturalik izan gabe, eta ondorioz, besteek duten pertzepziotik desberdina izan daiteke. Hau da, pertsona batek duen hierarkia da, baina ez kanpo-onarpenetik abiatuz.

Estatus soziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatus soziala[2], taldekideek gizabanakoari ematen dioten onarpen-mailaren araberakoa da, pertsona baten konpainia egokia baita gizarte- eta jokabide-itxaropen jakin batzuk dituen talde batean harreman estuak izateko. Gizartearen onarpen-mailek zehaztuko dituzte popularren, isolatuen, onartuen, marjinalen, igotzaileen, ezezagunen eta baztertuen arteko desberdintasunak. Ospea, lehen inpresioak, hitz egiteko gaitasuna, taldearekiko hurbiltasuna, harremanen iraupena, adimena, ezaugarriak eta gaitasunak, errendimendua, talde-interesa, balioen onarpena eta nortasun-ezaugarriak gizartearen onarpenean eragiten duten faktoreak dira, eta, beraz, baita lortutako estatus sozialean ere.

Diskriminazioa[8] jokabide sozial desegokia da, interakzio sozialaren hainbat esparrutan agertzen dena.

Talde sozial bakoitzak bere kodeak, ohiturak, jarrerak ditu, bere posizio sozialari datzaizkion zeinu material bereizgarriez gain, eta jarraibide jakin batzuk betetzen ez dituztenak edo klase sozial, arraza edo erlijio jakin batekoak ez direnak baztertu egiten dira normalean. Hona hemen adibide batzuk:

Jatorriagatiko edo xenofobiagatiko diskriminazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazionalitatea dela-eta gizabanakoak baztertzen direnean gertatzen den diskriminazio mota da.

Gizarte-klaseengatiko diskriminazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko diskriminazio ohikoenetako bat da. Talde honetako pertsonei tratu txarrak ematen zaizkie baliabide ekonomikorik ez dutelako.

Sexu- edo genero diskriminazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona bati bere sexuagatik edo sexu-lehentasunagatik egiten zaion arbuioa da. Bereziki emakumeen eta LGTB komunitateko pertsonen aurka sortzen da (homosexualakbisexualak, transgeneroak... )

Desgaitasunagatiko diskriminazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desgaitasun mentala edo fisikoa duten pertsonen aurka gertatzen da, gizartearen laguntza behar baitute hezteko, lan bat lortzeko eta bizimodua ateratzeko, beste edozein pertsonak bezala.

Hala ere, ohikoa da kargu bat betetzeko lehen aukera ez izatea, eta, horrez gain, egunero eragozpenak izatea eraikinetan sartzeko edo horietatik irteteko; izan ere, eraikinetako arkitektura ez da horietan pentsatuta diseinatu.

Eskola-diskriminazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskola-jazarpena da, azken urteotan gizartean garrantzi handia hartu duen terminoa.

Eskola-jazarpena ere ikasleen sektore bati fisikoki eta psikologikoki eragiten dion beste diskriminazio-mota bat da.

Estatus etikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiok gizarte batean bizi gara, eta beste pertsona batzuekin elkarreragiten dugu, eta gure ekintzek eragina izan dezakete gizartean; horregatik, dena ez dago baimenduta, eta oso ondo pentsatu behar dugu jardun aurretik.

Etika sozialaren ideiak pertsonek gizarte osoan ditugun balioei egiten die erreferentzia, gure jokabideak kalterik eragin ez dezan, baina gure eskubideak errespetatzen jarrai dadin.

Gizartean desiragarriak diren jokabideak dira, gizartea elkarbizitzarako gune ona izan dadin, bertan bizi ahal izateko. Etika sozialaren ideiak pertsona guztiek gauzatu beharko lituzketen ekintza eta jokabide egokiak ezartzea edo gizarte jakin baten barruan egitea saihestea eskatzen du.

Etika sozialaren ezaugarri nagusien artean honako hauek daude: giza portaera arautzen du, balioak praktikan jartzea da, hala nola, besteekin adeitsuak eta eskuzabalak izatea, besteen eskubideak errespetatzea, pentsamendu-askatasuna errespetatzea…[9]

Estatus ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatus ekonomikoaren kontzeptuak pertsona batek besteekin alderatuta gizartean duen posizioa adierazten du, bere diru-sarreren, hezkuntzaren eta enpleguaren arabera. Gainera, posizio horietatik hiru aberastasun maila sortzen dira: behe-klasea edo maila pobrea, erdi klasea edo langile klasea, eta goi klasea edo aberatsak.[10]

Sexu estatusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sexu biologikoan oinarritutako bereizketak dira gehien erabiltzen den gizarte-kategorizazioaren irizpidea, bai denboran zehar, bai eta kultura ezberdinetan ere. Emakumeek beheko estatus-taldea osatzen dute, eta gizonek goragoko estatus-taldea, ezagutzen diren gizarte guztietan.[11]

Generoaren araberako klase sozialen banaketa[12]
KLASE SOZIALA GIZONEZKOA EMAKUMEZKOA GUZTIZKOA
Zerbitzukoak 23,4 27,1 25,2
Erdikoak 33,5 23,3 28,6
Langileak 43,1 49,5 46,2
Guztizko partziala (752) (711) (1463)
Ez du iñoz lan egin 4,8 18,0 11,7
GUZTIRA (790) (867) (1657)

Gutxienez urtebete lan egin zuen guztizko partzialaren ia erdia (% 46,2) langile-klasekoa da, laurden bat inguru klaseko ertainekoa (% 28,6) eta beste bat zerbitzu-klasekoa (% 25,2). klase pribilegiatuak biztanleriaren laurdena baino ez du hartzen. Generoen araberako banaketa aztertzen denean, bi fenomeno osagarri nabaritzen dira. Alde batetik, aldeak daude klase sozialaren araberako banaketan. Emakumeak gizonak baino gehiago biltzen dira langile-klasean:% 49,5 eta% 43,1. Inkestatutako gizonen ia erdia klase ertainean dago (% 33,5), baina emakumeen laurdena (% 23,3) baino ez. Zerbitzu klaseari dagokionez, emakumeen partaidetzak gora egiten du pixka bat (% 27,1) gizonekin alderatuta (% 23,4). Bestalde, "iñoiz lanik gin ez" ri dagokionez, argi eta garbi femeninoa da: emakumeen %18k adierazi du inoiz ez duela izan urtebeteko epean ordaindutako lanik, gizonezkoen % 4,8aren aurrean.

Estatus juridikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaren izaera juridikoa zuzenbideak sortutako kontzeptua da. Hau eskubideak eta betebeharrak dituen gizabanakoa edo erakundea bezala definitu daiteke, hau da, pertsona fisiko edo pertsona juridikoa.

Bestalde, nortasun juridikoa erakunde bati esleitutako eskubide eta betebehar guztien titular izateko gaitasuna da. Gainera, harreman juridikoak izateko eta bere buruaren eta hirugarrenen aurrean erantzukizun juridikoa sortzen duten betebeharrak hartzeko eta jarduerak egiteko gaitasuna zehazten du.

Azkenik, kide guztiek helburu komun bat lortzen saia daitezke, edo, bestela, helburu jakin bat duen ondare jakin bat izan dezakete.[13][14]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Estatus y sus tipos, clases de personas» Reefviews (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  3. González, Publicado por Javier García de Tiedra. Status libertatis. (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  4. González, Publicado por Javier García de Tiedra. Status civitatis. (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  5. «Status familiae» www.enciclopedia-juridica.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  6. (Gaztelaniaz) González Vides, Jorge. Conceptos básicos de Sociología General. , 10 or..
  7. (Gaztelaniaz) «Estatus social» Economipedia 2020-04-23 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  8. (Gaztelaniaz) Núñez, Johanna. (2019-11-22). «Estatus social: características, tipos, discriminación, ejemplos» Lifeder (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  9. (Gaztelaniaz) «Ética social: componentes, características y ejemplos» psicologiaymente.com 2020-06-25 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  10. (Ingelesez) área, Sobre el Autor Juan David Montoya P. Economista con interés en explicar conceptos claves del. Estatus económico o socioeconómico (Guía). (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  11. file:///C:/Users/itsai/Downloads/Dialnet-CategoriasDeGenero-111786.pdf
  12. https://www.aacademica.org/manuel.riveiro/7.pdf
  13. (Gaztelaniaz) Personalidad jurídica. 2021-04-09 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  14. (Gaztelaniaz) Fernando Solé Troncoso. (2018-01-04). «La condición jurídica de persona» Derecho Español (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).