Peru Abarrategi
Peru Abarrategi | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Aramaio, 1997 (27/28 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Aita | Txema Abarrategi |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |

Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio, Araba, 1997) euskal filologoa, bigarren hezkuntzako irakaslea eta bertsolaria da. 2022an Arabako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.[1] Bertsolaritzan, gai-jartzaile eta irakasle ere aritzen da Arabako Bertsozale Elkartean. Martin eta Sabin anaia gazteagoak ere bertsolariak dira.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertsolaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008an Aramaioko Bertso Eskolan ikasle hasi zen. Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan garaipen ugari izan zituen: 2011. urtean, txikien mailan; eta 2013, 2014 eta 2015ean, handien mailan. 2019an Arabako Txapelketa Nagusiko finalerako sailkatu zen, eta 2022an txapelduna izan zen.
2022ko txapelketa final zortzirenetatik hasi behar izan zuen. Final laurdenak eta finalerdiak gaindituta igaro zen Gasteizko finalera. Finalean prakak apurtu arren (esertzerakoan), Manex Agirrerekin saio parekatua eginda, txapela irabazi zuen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arabako Bertsolari Txapelketa:
- Txapelduna (1): 2022
- Finalista (2): 2019, 2022
- Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa:
- Handien mailan (3): 2013, 2014, 2015
- Txikien mailan (1): 2011
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Biain, Aitor. «Arabako Bertsolari Txapelketa. Peru Abarrategi Sarrionandia txapelduna: “Esan zidaten kikilduta kantatuz gero ezinezkoa zela txapela irabaztea”» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-14).