Txema Abarrategi
Txema Abarrategi | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Aramaio, 1963 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 2023ko abuztuaren 20a (59/60 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktibista |
Enplegatzailea(k) | Garabide Fagor etxetresna elektrikoak |
Txema Abarrategi Garaigordobil (Aramaio, Araba, 1963 - 2023ko abuztuaren 20a) euskararen aldeko hainbat ekimenetan parte hartu zuen euskaltzalea izan zen.[1]
Fagor etxetresnetako euskara planaren zuzendaria izen zen hainbat urtez, aurrez irakasle ere aritu zen. Bere bizitzako azken urteetan Garabide Elkarteko langile izan zen, hizkuntza lankidetza proiektuetan bere alea jartzen. Aramaioko Udalean zinegotzi ere izandakoa da.
2023ko abuztuaren 20an hil zen 60 urte zituela.
Euskalgintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskararen aldeko hainbat ekimenetan izan zuen eragile rola:
- Txirritola Aramaioko euskara elkartearen sortzaileetako bat izan zen.
- Goienaren sortze prozesuan parte hartu zuen, Txirritolako ordezkari gisa.
- Arabako Bertsozale Elkarteko zuzendaritzakide izan zen hainbat urtez. Horrez gain, bertso mugimenduan askotariko sustatzaile lanak egin zituen. Bere hiru semeak, Sabin, Martin eta Peru bertsolariak dira, azken hori, Arabako bertsolari txapelduna izan zen 2022an.[2]
- Garabide Elkarteko koordinatzailea izan zen 2014tik aurrera. Bertan jarraitu zuen lanean bere heriotza arte.[3]
- Gure Esku Dago martxan jarri zenean, herriko taldean parte hartu zuen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Berria. (2023-08-21). «Txema Abarrategi euskaltzalea hil da, 60 urte zituela» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
- ↑ «Txema Abarrategi hil da» Bertsozale Elkartea (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
- ↑ «Txema Abarrategi Garaigordobil euskaltzale aramaioarra hil da - Aramaio» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).