Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
| Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa | |
|---|---|
| Antolatzailea | Euskal Herriko Bertsozale Elkartea |
| Lehen ekitaldia | 1987 |
| Azken txapelduna | Jokin Onaindia (2025) |


Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa urtero jokatzen den gazte mailako bertsolari txapelketa da.
Egitura eta historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arabako Eskolartekoa Euskal Herri mailan urtero jokatzen den txapelketa handiago baten barruan dago. Izan ere, euskal probintzia bakoitzeko sailkapenak egin ondoren, txapeldun eta txapeldun ordeak euren probintziaren izenean Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan parte hartzen dute.
Euskal Herriko eskolartekoa Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatzen dute, aldiz Arabako Eskolartekoa Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako Ikastolen Elkarteak antolatzen dute.
Eskolarteko edizio bakoitzean bertsolari kopuru desberdina parte hartu du eta urte askotan zehar bi maila desberdinetan jokatu izan da; gaztetxoen maila (14 urte artekoa) eta gazteen maila (14-18 urte bitartekoa) alegia. Gaur egun ordea, maila bakarrean jokatzen da txapelketa. Azken urteetan bertsolarien kopuruak gora egin du eta finalerdiak jokatu ondoren 2022an zortzi bertsolarik osatu zuten finaleko taldea.
2010. hamarkadan Legutioko Kultur Etxean jokatu izan zen finala. Azken urteetan egoitza txandakatu egin da Arabako koadrilen artean.
Parekidetasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arabako Eskolarteko Txapelketan emakumeen eta gizonen arteko orekari erreparatuz gero, honako datuak ikus ditzakegu:
| Emakumeak | Gizonak | |
|---|---|---|
| Lehen txapelduna | 1987. urtean | 1987. urtean |
| Txapeldun eta txapeldun orde kopurua | 34 | 37 |
| Txapeldun eta txapeldun ordeen ehunekoa | % 47.9 | % 52.1 |
| Txapeldun kopurua | 19 | 20 |
| Txapeldunen ehunekoa | % 48.7 | % 51.3 |
| Txapendun orde kopurua | 15 | 17 |
| Txapeldun ordeen ehunekoa | % 46.9 | % 53.1 |
*Kopuruaren zenbaketan txapeldunak edo txapeldun ordeen izenak txapelketa bakoitzean zenbatu dira. Hau da, Oihane Perearen kasuan adibidez bitan izan denez txapeldun, bitan zenbatua izan da.
Hona hemen gainerako probintzien eskolarteko txapelketen datuen taula:
| Eskolarteko Txapelketak | Txapeldun kopurua (ehunekoa) | Txapeldun orde kopurua (ehunekoa) | Txapeldun eta txapeldun orde kopurua (ehunekoa) | |||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Emakumeak | Gizonak | Emakumeak | Gizonak | Emakumeak | Gizonak | |
| Araba | 19 (% 48.7) | 20 (% 51.3) | 15 (% 46.9) | 17 (% 53.1) | 34 (%47.9) | 37 (%52.1) |
| Bizkaia | 23 (% 31.9) | 49 (% 68.1) | 22 (% 37.3) | 37 (% 62.7) | 45 (% 34.4) | 86 (% 65.6) |
| Gipuzkoa | 14 (% 28) | 36 (% 72) | 10 (% 32.3) | 21 (% 67.7) | 24 (% 29.6) | 57 (% 70.4) |
| Iparralde | 18 (% 66.7) | 9 (% 33.3) | 9 (% 60) | 6 (% 40) | 27 (% 64.3) | 15 (% 35.7) |
| Nafarroa | 15 (% 33.3) | 30 (% 66.7) | 17 (% 42.5) | 23 (% 57.5) | 32 (% 37.6) | 53 (% 62.4) |
| Euskal Herria | 26 (% 44.8) | 32 (% 55.2) | 19(% 38) | 31 (% 62) | 45 (% 41.7) | 63 (% 58.3) |
*Beltzez parekideena den eskolartekoa.
*2022/06/15ean eguneratua
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Datu batzuk falta dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (2. 1987) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ Euskal Herriko Bertsolari Elkartea. (1995). Bapatean 1994. Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 20 or. ISBN 84-89289-06-0..
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (1999). Bapatean 1998. Elkarlanean S.L., 27-29 or. ISBN 84-8928-316-8..
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (4. 1999) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2000). Bapatean 1999. Lanku Bertso Zerbitzuak, 31 or. ISBN 84-8928-319-2..
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2001). Bapatean 2000. Lanku Bertso Zerbitzuak, 28 or. ISBN 84-8928-322-2..
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (6. 2001) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2003). Bapatean 2002. Lanku Bertso Zerbitzuak, 28-29 or. ISBN 84-9783-023-7..
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2004). Bapatean 2003. Lanku Bertso Zerbitzuak, 38 or. ISBN 84-9783-149-7..
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (9. 2004) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2006). Bapatean 2005. Lanku Bertso Zerbitzuak, 29 or. ISBN 84-935192-1-9..
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2007). Bapatean 2006. Lanku Bertso Zerbitzuak, 30 or. ISBN 978-84-935192-6-1..
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elakrtea. (2008). Bapatean 2007. Lanku Bertso Zerbitzuak, 30 or. ISBN 978-84-936159-3-2..
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (13. 2008) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (14. 2009) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ «Beñat Olano eta Ander Solozabal dira Arabako eskolarteko txapeldunak» bertsoa.eus (kontsulta data: 2018-04-29).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (15. 2010) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ «Aramaioko taldea eta Xabi Igoa txapeldun Arabako eskolarteko bertso txapelketan» https://goiena.eus (kontsulta data: 2018-04-29).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. «Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (16. 2011) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2018-04-29).
- ↑ «Paula Amilburuk eta Gasteizko taldeak jantzi dute Arabako txapela» https://alea.eus (kontsulta data: 2018-04-29).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (17. 2012) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ «Peru Abarrategi aramaioarra Arabako Eskolarteko bertso txapelketako irabazlea» https://alea.eus (kontsulta data: 2018-04-29).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (18. 2013) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (19. 2014) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ «Peru Abarrategi garaile Arabako Eskolarteko bertsolari txapelketan» https://alea.eus (kontsulta data: 2018-04-29).
- ↑ «Peru Abarrategi nagusi Arabako Bertso-eskolartekoan» bizkaie.biz (kontsulta data: 2018-04-29).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (20. 2015) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. «Aroa Arrizubieta eta Peru Amorrortu izango dira Ereñotzun Arabako ordezkari - Prentsa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2018-04-29).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (21. 2016) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (22. 2017) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-11).
- ↑ «Aitor Ugartek Euskal Herriko finalerako txartela lortu du» Goiena.eus (kontsulta data: 2019-05-11).
- ↑ «Aitor Ugarterentzat Arabako Eskolarteko Txapelketa» https://goiena.eus (kontsulta data: 2018-05-12).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (23. 2018) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-04).
- ↑ «Aroa Arrizubietak irabazi du Arabako eskolartekoa. Arabako ordezkari izango da Saran Aitor Ugarte azpi-txapeldunarekin batera.» Bertsozale Elkartea (kontsulta data: 2019-05-11).
- ↑ «Aitor Ugarte Txapeldun Arabako eskolartekoan» Bertsozale Elkartea (kontsulta data: 2020-10-18).
- ↑ «Maddi Agirre txapeldun eta Eukene De los Aires azpitxapeldun Arabako Eskolarteko finalean» Bertsozale Elkartea (kontsulta data: 2021-05-16).
- ↑ «Maddi Agirrek jantzi du Arabako Eskolarteko txapela» Bertsozale Elkartea (kontsulta data: 2022-05-22).
- ↑ «Maddi Agirrek jantzi du Arabako bertsolari gaztetxoen bertsolari txapelketako txapela» Bertsozale Elkartea (kontsulta data: 2023-05-21).
- ↑ «Hegoi Amabizka bertsolariak irabazi du 2024ko Arabako Eskolarteko txapela - Araba» Alea.eus (kontsulta data: 2025-05-24).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2025-05-24). «Jokin Onaindiak jantzi du txapela Arabako Bertsolari Gaztetxoen Eskolartekoan» naiz: (kontsulta data: 2025-05-24).