Edukira joan

Pescanova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pescanova
Datuak
Motaenpresa
Jarduera sektoreaElikagaien industria
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Enplegatuak10.000
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasociedad de responsabilidad limitada
Historia
Sorrera1960
Sortzailea
SorlekuaVigo
Jasotako sariak
webgune ofiziala

Pescanova Espainiako Galizia autonomia erkidegoko Redondela udalerriko Chapela parrokian egoitza duen arrantza enpresa bat da. Bere arrantza jardueren egoitza aldiz Vigoko portuan du. Itsaski izoztuak merkaturatu ohi ditu.

1960ean Vigo hirian José eta Antonio Fernández López anai eta enpresaburuak sortu zuen. Aurretik 1941ean Frilugo eta 1951an Frigsa izozketa enpresak sortuak zituztelarik. 1950eko hamarkadan José Fernández arrantza gaietan oso jakituna ez zenez, gaian aditua zen Valentín Paz Andradekin elkartu eta Pescanova enpresa sortu zuten.

Gaur egun Pescanova izoztutako produktuak saltzen dituzten enpresen artean mundu osoko garrantzitsuenen artean sailkatu ohi da. Portugal, Frantzia eta Italian ordezkaritzak ditu eta Namibia eta Hondurassen berriz lantegiak.

Bestalde bere produktuen iragarkietarako bere berezko pertsonaiak ere sortu izan ditu, denborarekin Espainiako telebistako ikusleen artean ospetsu bilakatu direlarik: Rodolfo Langostino (1980ko hamarkada) edota Capitán Pescanova (1990eko hamarkada) direlakoak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]