Petri Ximenez Gatzolatzekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Petri Ximenez Gatzolatzekoa
Iruñeko apezpiku edo artzapezpikua


apezpiku

Bizitza
Jaiotza GatzolatzAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "["
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza 1266ko urriaren  28a
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa

Petri Ximenez Gatzolatzekoa (Gatzolatz, XIII. mendeko hasiera – 1266ko urriaren 28a) nafar elizgizona izan zen[1].

Aita Ximenez Gatzolatzekoa izan zuen, Erresumako zalduna izan zena. Kikiltzen ez zen Iruñeko apezpikua izan zen, elizaren boterea sendotzeko borrokatu zuena.[2]

Tibalt I.arekin harreman txarrak izan zituen; 1244an Agoitzen zeuden onibar batzuk aitzakiatzat hartu eta erregea Elizaren askatasuna urratzen zuela salatu zuen. Harrezkero ez zen giro haien artean eta erregea eskumikatzekotan izan zen. Tibalt II.ak ere aurkaria izan zuen apezpikua.

Elizaren barnean ere arerio asko izan zituen: Iratxeko monasterioari bere elizetan apaiz izendatzea galarazi zion; San Juan de la Peña monasterioarekin, frantziskotarrekin eta Zaragozako gotzainarekin ere liskarrak izan zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Fernández Pérez, Gregorio (1820) Historia de la iglesia y obispos de Pamplona II 10-31. orrialdea .
  2.   Goñi Gaztambide, José Los obispos de Pamplona del siglo XIII 95-135. orrialdea .


Aurrekoa
Petri Ramirez Piedrolakoa
Iruñeko apezpikua
1242 - 1266
Ondorengoa
Armingot