Agoitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Agoitz
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Agoizko bandera

Agoizko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Eskualdea Agoitz
Izen ofiziala Bandera de Aoiz.svg Aoiz <> Agoitz[1]
Alkatea Unai Lako Goñi (Bildu)
Posta kodea 31430
INE kodea 31019
Herritarra agoiztar/ Agoizko
Kokapena
Koordenatuak 42° 47′ 00″ N, 1° 22′ 00″ W / 42.783333333333°N,1.3666666666667°W / 42.783333333333; -1.3666666666667Koordenatuak: 42° 47′ 00″ N, 1° 22′ 00″ W / 42.783333333333°N,1.3666666666667°W / 42.783333333333; -1.3666666666667
Agoitz hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Agoitz
Agoitz
Agoitz (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 13,20 km2
Garaiera 504 metro
Distantzia 28 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 2.629 biztanle
% 50,02 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 49,98
Dentsitatea 199,17 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
Green Arrow Up.svg% 34,13
Zahartze tasa[2] % 15,54
Ugalkortasun tasa[2] ‰ 40,63
Ekonomia
Jarduera tasa[2] % 79,32 (2011)
Genero desoreka[2] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[2] % 15,39 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 15,17 (2010)
Euskararen erabilera % 1,3 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.aoiz.es

Agoitz[3] Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da. Hiriburu Iruñetik 28 kilometrora dago. 2014. urtean 2.629 biztanle zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agoitz Zangozako merindadeko udalerria da, Longida herriak inguratzen du Agoitz, eta hortaz, Longidarekin egiten du muga Agoitzek.

Herrira NA-172 eta NA-150 errepideen bitartez ailegatzen da. Irati ibaiak herria zeharkatzen du iparraldetik hegoalderako norabidean.

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko basoetatik ezer gutxi gorde da, gizakiaren eragina dela eta. Azken mendeetan Austriatik ekarritako pinuen landaketa ez da izan inguruko udalerrietan bezain garrantzitsua, eta horrela, pinuek 100 hektareako azalera besterik ez dute hartu; arteek, berriz, udalerriaren 221 hektarea hartzen dituzte.

Agoizko klima azpimediterraneoa da, urteko batez besteko tenperatura 12º eta 13º ingurukoa da, eta batez besteko prezipitazioak 800 mm eta 1000 mm bitartekoak. Urteko egun euritsuak 90 inguru izaten dira, eta uda lehorra izaten da.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbol zelaiaren ondoko oinezkoentzako igarobidearen ondoan, Agoiztik gertu, eta itsasoaren mailatik 534 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerrian aurkitutako aztarnen arabera, gizakia aspalditik bizi izan da gaur egun Agoitz kokatzen den lurretan. Herriaren kokagune zehatza erromatarren garaian finkatu zela uste da, kristo ondorengo I. mendea eta IV. mendearen artean. 924. urtean, berriz, inbasio musulmanen ondoren, Abd al-Rahman III.a kalifak herria suntsitu zuen.

Herriari buruzko lehen dokumentu idatzia XI. mendekoa da. Garai hartan, Erroko kondea zen Agoizko jaurerriaren jabea. Ondoren, Longida haraneko kontzeju izan zen, 1424. urtean udalerri bihurtu arte. 1479an "Hiribildu Ona" izendatu zuen Magdalena Andrea printzesak, Agoizko San Roman baselizaren aurrean sinaturiko bakea gogoratzeko asmoarekin, Nafarroako Erresumako 30 urte luzeko gerra zibilaren ostean. Bake ekitaldi hartan, borrokan aritutako taldeetako buruek lurrean sartu zituzten euren ezpatak, eta horren ondorio da Agoitzek gaur egun duen armarria, 1494. urtean Katalina eta Albreteko Joan Nafarroako errege-erreginek emana.

1479an Nafarroako Gorteetan jarlekua lortu zuen herriak, "hiribildu ona" izendapenarekin batera. 1512an Gaztelako erresumak Nafarroa inbaditzean, Gongorako Charles beaumontarrak Nafarroako Erresumaren aldeko jarraitzaile ugari atxilotu zituen Agoiztik hurbil. 1835ean Comptos Auzitegia bertan behera uztean eta epai-barrutiak sortzean, Nafarroa bost barrutitan banatu zen, eta Agoitz Zangozako barrutiaren herriburu bihurtu zen. Karlistaldietan liberalak Agoitzen kokatu ziren, eta horrek inguruko herrietatik etorritako karlisten erasoak eragin zituen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen hasieran, Iratiko trenbidearen etorrerarekin batera, manufakturen industria garrantzitsua garatu zen herrian. Zerrategia, kimikagintzaren sektoreko industria, eta Iberiar penintsulan elektrizitatearen indarra erabili zuen lehen trenbidea besteak beste.

1990eko hamarkadaren amaieran eta 2000ko hamarkadaren hasieran, Agoizko hainbat enpresa itxi zituzten, besteak beste, Solano eta T.Color enpresak. Horrez gain, Cotalsak hainbat pertsona kaleratu zituen krisialdia zela eta.2008an Gamesak aerosorgailuak ekoizteko lantegi berria eraikiko zuela esan zuen. Horretarako, Agoizko udalak herriko industrialdea handituko du. Industrialdeak 280.000 metro koadro gehiago izango ditu, eta horietatik 88.000 Gamesaren lantegi berria eraikitzeko erabiliko dira. Horrez gain, bioerregaiak ekoizten dituen beste fabrika bat zabalduko dela aurreikusten da 2009an edo 2010ean.[5]

Industria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak industrialdeen eraikitzea sustatzeko sortutako Nasuinsa elkarteak, XXI. mendearen hasieran, industrialdea eraiki zuen Agoitzen. Azpiegitura eraikitzeko lanak 2005ean hasi ziren, eta urbanizatzea 2006an bukatu zuten. Industrialdea NA-150 errepidearen ondoan dago, eta sarbide zuzena dauka errepidetik industrialdera.

Azalera, guztira: 34.000 m2

Lursailen azalera: 17.955,31 m2

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen lehen erdialdean zehar berezko hazkunde txikia izan zuen Agoitzek. 1960ko hamarkadan, berriz, populazioa % 20 inguru hazi zen. Ondoren 1.900 biztanleen inguruan egonkortu zen. XXI. mendearen lehen hamarkadan izan zuen herriak hazkunderik handiena: % 40 inguru hazi zen hamar urtean.

Agoizko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 236 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %10,53 (Nafarroa Garaiko batez bestekoaren antzekoa).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agoizko alkatea "Agrupación Independiente de Aoiz" zerrenda eskuindarreko Francisco José Enguita Moros atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko hamaika zinegotzietatik, zazpi lortu zituen, eta, hortaz, gehiengo osoa udalean. Ezker abertzalearen zerrenda Espainiako Auzitegi Nazionalak legez kanpo utzi zuen. Baliogabeko botoak 378 izan ziren (emandako guztien %28,61) eta 30 boto zuri ere izan ziren (botoen %3,18). Abstentzioa %25,87koa izan zen.

Agoizko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
AIA 584 7
Nafarroa Bai 329 4

2011n Bildu izan zen bozkatuena eta gehiengo osoa (7 zinegotzi) erdietsi zuen. AIAk 4 zinegotzi lortu zituen eta APAk (Agrupación Plural Aoiz) bat ere ez.

Agoizko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Bildu 841 7
AIA 453 4
APA 77 0

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1865ean eraiki zen. Inguruan eraikinik ez duen bi solairuko egitura da. Lehen solairuan, sarrerako atearen gainean, burdinazko belatz bat dago. Gaur egungo kokagunearen aurretik, udaletxea herriko plazan egon zen. Udala alkateak eta zortzi zinegotzik osatzen dute

  • HELBIDEA: Kale Berria, 22

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999-2003 José Javier Espartza Abaurrea AIA
2003-2007 José Javier Espartza Abaurrea AIA
2007-2011 Francisco José Enguita Moros AIA
2011-2015 Unai Lako Goñi Bildu
2015-2019 Unai Lako Goñi EH Bildu

Azpiegiturak eta zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Enplegu bulegoa
  • Epaitegia
  • Guardia Zibilaren kuartela
  • Herri Liburutegia
  • Informazio eta turismo bulegoa

Kirol azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bi futbol zelai
  • Herri igerilekuak
  • Pilotalekua eta kiroldegia

Garraio publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Río Irati autobus konpainiaren linea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbidea: Agoitz - Ekai - Bilabeta - Urrotz - Lizoain - Mendiorotz - Erantsus - Ibiriku - Eguesibar - Iruñea

Agoiztik abiatzeko orduak
Ordua Egunak
09:00 astelehenetik ostiralera
10:15 lanegunak
15:00 astelehenetik ostiralera

Conda autobus konpainiaren lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conda autobus konpainiaren linea hauek dute geldiunea Agoitzen:

Otsagabia - Iruñea

Ibilbide hau egiten du:

Irunberri - Iruñea

Irunberritik aurrera, aurreko linearen ibilbide bera egiten du.

Orbaizeta - Iruñea

Ibilbide hau egiten du:

Agoitz - Iruñea

Ibilbide hau egiten du:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agoitzek kultura elkarte aunitz ditu:

  • Angiluerreka elkartea:

Angiluerreka elkartea Agoizko kultur, gazte, kirol, gastronomia eta olgetarako elkarte bat da. 1986. urtean sortu zen eta bederatzi kultur taldek osatzen dute: Agoizko Dantzari Taldeak, Agoizko Burrunba perkusio taldeak, Angiluerreka Fanfarreak, Irati antzerki taldeak, Angiluerrekako Gaitariek, Angiluerreka Txistulari Taldeak, Mendizale taldeak eta herri-kirol taldeak. Taldeok, guztira, 150 pertsona baino gehiago biltzen dituzte. Elkarte honetatik El Tuto herri aldizkaria ere kaleratzen da, zeina herriko etxe guztietara dohainik heltzen den.

Angiluerreka elkartea hainbat ekimenen eragile da: inauteriak, Angiluerrekak berreskuratuak; Sanisidroetako programazioaren zati handiena (elkarteak, hamahiru urte baino gehiagoan, Jaien Aurreko Astea antolatu du); eta beste zenbait ekitaldi.

Elkarteak webgunea ere badu, bere jarduera eta historia ezagutarazteko: www.angiluerreka.org.

  • Bilaketa Kultur Elkartea:

1976an sortua, elkarteko lehendakaria Salvador Gutiérrez Alcantara da. Narratiba eta poesia txapelketak antolatzen ditu.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Agoitz eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira. Nahiz eta gune mistoan errepideetako seinaleak bi hizkuntzetan egon behar duten, neurria ez da beti betetzen Agoitz inguruko errepideetan. Agoitz Longidatik banandu zenez, gaur egun Longidan behar beste euskal hiztun ez dagoenez, ibarra eremu mistotik kanpo dago.

2001ean egindako inkestaren arabera, agoiztarren %15,18 euskalduna da.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaskaboboa.

Herriko jai nagusiak abuztuaren bigarren igandean ospatzen dira. San Isidro jaia (maiatzaren 15a) eta Done Mikel jaia (irailaren 29a) ere ospatzen dira.

Agoizko inauteriak larunbatean eta asteartean ospatzen dira. Bi pertsonaia nagusi dituzte: Maskarita (gona eta atorra loreduna, buruan lastozko kapela, aurpegia oihal batez estalia) eta Kaskabobo (jantzi koloreduna dute eta aurpegia oihal batez estalia). Herriko neskak Maskarita janzten dira eta jendeari ur lurrindua botatzen diote; mutilak, berriz, Kaskabobo jantzi eta borra astintzen dute jendearen artean. Bestalde, kalejiran ateratzen dute bi lastozko panpinak, Ziriko eta Kapusai, eta astearte arratsaldean, su ematen diote herriko plazan. Kalejiran jendeak puska biltzea egiten du (arrautzak eta txistorra), gero, tortilla egin eta jateko. Inauteri festa hau Francoren diktaduran debekatu egin zuten, harik eta 1986an Angiluerreka elkarteko dantzariek berreskuratu zuten arte, herriko zahar batzuen lekukotzaren bidez.

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kostrada: herriko azkenburuko tipikoa. Kanpoaldea bizkotxo baten gainaren gisakoa duen tarta bat da, barrualdean krema daukana. Epel mahairatzen da.[6]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijio monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Done Mikel goiaingeruaren eliza harrizko eraikina da. Gaur egungo itxura mendetan eginiko handitzeen ondorio da. Gurutze latindarraren oinarria, poligono itxurako aurrealdea, eta zenbait alditan eraikitako nabera zabalduriko kaperak dauzka. Egiturako zatirik zaharrena kanpandorrea da, (XV. mende ingurukoa).

Horrez gain, Agoitzek hainbat baseliza ditu:

  • San Erroman baseliza
  • San Bartolome baseliza
  • San Joakim baseliza
  • Santa Garazi baseliza
  • San Joan baseliza
  • San Laurendi baseliza
  • San Salbatore baseliza

Herri monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Udaletxea 1865. urtearen inguruan eraiki zen. Beheko solairuak eta horren gainean eraikitako beste bi solairuk osatzen dute. Eraikin hori egin baino lehen, udalak plaza nagusian izan zuen egoitza nagusia.
  • Auzola edo Bidelepuko zubia. Lau begiduna da etaArtzibarrerako bidean dago, Agoizko herrigunearen kanpoaldean.

Agoiztar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itoizko urtegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agoiztik hurbil Itoizko urtegia dago. 125 metroko altuera dauka, 600 metroko zabalera eta 35 kilometrora iristen da.

Eztabaida eta gatazka franko izan dira urtegi honen inguruan, segurtasun falta dela edo lurrikarak direla.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Agoitz
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa