Petrografia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Peridotitaren milonita baten zati argal bat dugu irudian ikusten duguna. Petrografian halako zati txikiak aztertzen dituzte, zehazki, zati honek alde batetik bestera zazpi milimetro neurtzen ditu, gutxi gorabehera.

Petrografia (grezieraz Πέτρος, petros, harria; eta γραφος, grafos, deskripzioa) petrologiaren adar bat da, arroken itxura, osaera mineralogikoa eta egitura aztertzeaz arduratzen dena, bereziki maila mikroskopikoan. [1] Aitzitik, petrologiak arroken jatorria, banaketa, egitura, historia eta eraketa ere behatzen ditu.[2][3]

Arrokak eta haien ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrokak mineral desberdinek osatzen dituzte eta hauen egoera eta sortze-baldintzen arabera, hiru talde handitan sailka ditzakegu arrokak: magmatiko edo igneoak, sedimentarioak eta metamorfikoak. Lehenak prozesu magmatikoen ondorio dira, bigarrenak diagenesiaren bidez eratzen dira arro sedimentarioetan eta hirugarrenak lupean eratzen dira (sarritan bi plakak talka egin eta haietako batek subdukzioa pairatzen duenean), presio eta tenperatura lazgarrien eraginez. Aipatzekoa da, arroka metamorfikoak eratzen direnean haien osaera kimikoa aldatzen den arren, hau agregazio-egoeraz aldatu gabe gertatzen dela, hau da, materialak ez dira urtzen.

Petrografiaren arloan, arrokak ikertzerakoan, lehenik azterketa fisiko bat egiten zaie, haien itxura, kolore eta gogortasunaren inguruko datuak eskuratzeko, besteak beste. Ondoren, azterketa mikroskopioak egiten hasten dira, hartarako, makina bereziei esker arrokak lodiera berdineko zati arras txikietan zatitzen dituzte, hala, haien azterketa mikroskopikoa gauzatu ahal izateko. Azterketa hauek arroka osatzen duten kristalen formari, mineralen arteko lotura edo erlazioei eta mikroegiturari buruzko datuak ematez gain, beste hainbat magnituderi buruzko informazioa ere ematen dute.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2019-04-23 .
  2. a b   Machado, Fábio Braz; Nardy, Antonio José Ranalli (2016-06-01) Mineralogia Óptica doi:10.25249/0375-7536.mp2016 . Noiz kontsultatua: 2019-04-23 .
  3.   Vucinich, A. (1962-05-11) «McGraw-Hill Encyclopedia of Russia and the Soviet Union. Michael T. Florinsky, Ed. McGraw-Hill, New York, 1961. xiv + 624 pp. Illus. $23.50» Science (3515): 507–507 doi:10.1126/science.136.3515.507 ISSN 0036-8075 . Noiz kontsultatua: 2019-04-23 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]