Petros Mavromichalis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Petros Mavromichalis

Greziako lehen ministro


member of the National Assembly (en) Itzuli


member of the Senate of Greece (en) Itzuli


Speaker of the Hellenic Parliament (en) Itzuli


Filiki Eteria erakundeko kidea

Bizitza
JaiotzaAreopoli (en) Itzuli1765eko abuztuaren 6a
Herrialdea Otomandar Inperioa  1821)
 Grezia
Talde etnikoagreziarra
HeriotzaAtenas, 1848 (82/83 urte)
Familia
AitaPierros Mavromichalis
Ezkontidea(k)Anna Benakis (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaMavromichalis (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgreziera modernoa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaFiliki Eteria (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakGreziako Independentzia Gerra

Petros Mavromichalis (grezieraz: Πέτρος Μαυρομιχάλης; Limeni, 1765eko abuztuaren 6a - Atenas, 1848ko urtarrilaren 17a) greziar militar eta politikaria izan zen.

Maniko penintsulako familia bateko kidea zen, turkiarren aurka behin baino gehiagotan matxinatu zena. 1817an Filiki Eteria elkartean sartu zen eta 1821eko martxoaren 17an bere jaioterrian matxinatu eta Greziaren independentzia gerrari ekin zion. Martxoaren 23an Kalamata hiria hartu zuen. 1822ko udaren ondoren, borrokatik erretiratu eta bere semei utzi zien agintea. Kapitain greziarren arteko liskarretan bitartekari-lanak egiten jarraitu zuen, Meseniako Senatuko buru izan zen eta Mendebaldeko filohelenoen babesa bilatu zuen.

Independentzia lortu ondoren, Greziako Senatuko kide izan zen. Ioannis Kapodistriasi aurre egin zion, estatu zentralizatua nahi baitzuen. Petros eta bere anaia Ioannis espetxeratu zituzten eta Konstantinosek eta Georgios Mavromichalisek hil zuten Kapodistrias.

Ondoren, Petros Estatu Kontseiluko presidenteordea eta senataria izan zen Oto Greziakoaren erregealdian.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]