Edukira joan

Phengaris alcon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Phengaris alcon
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaLycaenidae
LeinuaPolyommatini
GeneroaPhengaris
Espeziea Phengaris alcon
[[Michael Denis, Ignaz Schiffermüller|]], 1775
Datu orokorrak
OstalariaGentiana pneumonanthe

Phengaris alcon edo Gentzianetako inurrijalea[1] Lycaenidae familiako tximeleta da, Europan eta iparraldeko Asian hedaturik dagoena.

Tximeleta emeek Gentiana pneumonanthe landarean erruten dituzte arrautzak, hori baita nutrizio-landarea lehenbiziko larba-estadioetan.[2] Gero, beldarra lurrera jaisten da eta Myrmica generoko inurrien (Myrmica ruginodis, Myrmica rubra, Myrmica scabrinodis) azalaren kimika imitatzen du. Inurri-larbatzat harturik, inurriek inurritegira eramanen dute, eta bertan elikatuko; beldarrak inurri-larbak ere janen ditu.[3] Beldarra erabat garaturik dagoelarik, pupa bihurtzen da. Emergentziaren ondoan, tximeleta helduak ihes egin behar du inurritegitik; arrotza dela oharturik, inurriek eraso egiten diote, baina ezkata geruza batez babesturik dago.[4]

Phengaris alcon inurrien azalaren kimika imitatzen espezializaturik dago; zenbat eta simulazio hobea izan, orduan eta arrakasta handiagoa izango du. Iraun nahi badu, nahitaez engainatu behar du inurria. Baina inurriarentzat tximeleta bizkarroia da eta, beraz, bi larba motak bereizi egin behar ditu, bereak eta tximeletarenak. Horretarako, inurrien azaleko kimika aldatu egiten da. Horrela, pixkanaka, elkarrekin eboluzionatzen dute.[3]

Bestalde, lurpean dauden Phengaris alcon larben bila ibiltzen da Ichneumon eumerus liztor parasitoa. Bat hautematen duelarik, feromona bat isurtzen du inurritegi barnean, inurriak elkarren kontra borrokatzea eragiten duena. Nahasmenaz baliaturik, liztorrak beldarraren barnean erruten ditu bere arrautzak. Jaiotzen direlarik, liztor larbak Phengaris pupaz elikatuko dira.[5]

Larre menditar hezeei loturik dago. Gentiana pneumonanthe Gentiana cruciata edo Gentiana asclepiadea inguruan haztea ezinbestekoa du.[2][6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Listado Navarro de Especies Silvestres en Régimen de Protección Especial y Catálogo de Especies de Fauna Amenazadas de Navarra. navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-1).
  2. a b Baieztatu da Maculinea alcon espeziea Nafarroan dagoela gaur egun (2015/10/27). lifetremedal.eu (Noiz kontsultatua: 2021-10-1).
  3. a b Tximeletak ku-ku. Elhuyar, 239. zenbakia, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-1).
  4. Caterpillars con ants with smell. bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-10-1).
  5. Dziekańska, Izabela, Nowicki, Piotr, Pirożnikow, Ewa eta Sielezniew, Marcin. A Unique Population in a Unique Area: The Alcon Blue Butterfly and Its Specific Parasitoid in the Białowieża Forest. Insects. 2020ko urria; 11(10): 687, ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2021-10-3).
  6. Phengaris alcon (Denis y Schiffermüller, 1775). miteco.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-3).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]