Phil Ball

Wikipedia, Entziklopedia askea
Phil Ball
Bizitza
JaiotzaVancouver, 1957 (66/67 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Phil Ball (Vancouver, Kanada, 1957) britainiar idazle eta kazetari bat da. Espainian eta Euskal Herrian, zehazki Donostian bizi izan da. [1] Kanadan jaio zen, baina gurasoak britainiarrak ziren eta haurtzaroa Grimsbyn bizi izan zuen, Ingalaterrako ipar ekialdeko kostaldean. Unibertsitatea amaitu ondoren, ingelesezko irakaslea izan zen, lehenengo Hulleko ikastetxe batean, ondoren Perun eta handik urte batzuetara, Omanen. 1991tik Donostian bizi da.[2] Hizkuntzen hezkuntzan aditua da eta Ikastolen Elkartean ari da lanean, Eleanitz proiektuan.[3] Besteak beste, EKI programaren baitako Subject Projects ingeleseko materialaren egitasmoan parte hartu zuen, 2016ko Eltons sarietan finalista izendatua izan zena, Londreseko British Council erakundearen eskutik.[4]


Futbol zale porrokatua da eta futbolari buruzko hainbat liburu idatzi ditu:

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Morbo: The Story of Spanish Football (2001)
  • White Storm: The Story of Real Madrid (2002)
  • An Englishman Abroad: Beckham’s Spanish Adventure (2004)
  • The Hapless Teacher’s Handbook (2006)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]