Edukira joan

Phoolan Devi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Phoolan Devi
Member of the 13th Lok Sabha (en) Itzuli

1999 - 2001eko uztailaren 25a
Barrutia: Mirzapur Lok Sabha constituency (en) Itzuli
Hautetsia: 13th Lok Sabha (en) Itzuli
11. Lok Sabhako kidea


Barrutia: Mirzapur Lok Sabha constituency (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaJalaun barrutia1963ko abuztuaren 10a
Herrialdea India
HeriotzaNew Delhi2001eko uztailaren 25a (37 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakhindia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta lapurra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaSamajwadi Party (en) Itzuli

IMDB: nm1513891 Find a Grave: 23446 Edit the value on Wikidata

Phoolan Devi (1963ko abuztuaren 10 - 2001eko uztailaren 25), Bandidoen Erregina izenarekin ere ezaguna, Indiako dacoit bat (bide-lapurra) izan zen[1], politikari bilakatu zena eta Indiako Parlamentuko kidea izan zen erail zuten arte.

Mullah azpikastako emakumea zen, pobrezia handian hazi zena Uttar Pradesh estatuan. Txikia zenean, bere familiak zituen lurrak galdu zituen eztabaida baten ondorioz[2]. Etxean bost anai-arreba ziren eta bakarra mutila: hura zaintzen zuen amak, eta neskak soberakinekin hazi ziren; ahizpa gazte ez zuen edoskitu nahi izan amak, eta Phoolan eta beste ahizpek arroz-ura oihal batekin xurgatzeko emanez hazi zuten.[3]

Hamaika urterekin ezkondu zuten, gaur egungo 5€, bizikleta bat eta behi baten truke[4]. Putti Lal izena zuen senar hark aizto bat erabiliz bortxatu zuen "neska irekitzeko". Ezkontzako indarkeriatik ihesi aitarengana itzuli zen Phoolan Devi zenbait aldiz, baina aitak beti senarrarengana itzultzeko agintzen zion. Azkenean senarrak etxetik bota zuen.

Emakume gaztea zela, banda etsai eta kasta nagusiago bateko /(Thakur izenekoak) hainbat gizonek bortxatu zuten behin eta berriro zenbait egunez, eta gero bere gorputz urratua biluzik arrastaka ibili zuten.[5] [3]

Handik ihes egin eta bide-lapurren talde batekin batu zen, bere kastakoak, non Vickram Mullah buruzagiaren maitale bihurtu zen (buruzagi honek benetan babestu zuen). Mendekua prestatu eta bortxatzaileen Behmai herrira itzuli zen, 22 gizon tiroz hil zituelarik Behmai herrian 1981an. Neska bat taldean bortxatu izanak ez zuen ingurua astindu, baina hilketek Uttar Pradesh estatuko gobernai edo ministro nagusia, Vishwanath Pratap Singh, dimititzera eraman zuen.

Taldearekin kasta altuagoko herrietan lapurretan egin zituzten, eta hainbat tren eta ibilgailu gelditu zituzten. Other Backward Class izeneko klase-sozialean heroina bilakatu zen, Robin Hooden figurarekin parekatuta[6][7][8][9]. Phoolan Devi atxilotu gabe zigortu zuten 1981ean Behmain gertatutako sarraskiaren erantzule gisa, eta Devi atxilotzeko aginduak ugaritu ziren. Bi urte beranduago errenditu zen, kartzelara joateko baldintzak negoziatu zituen, eta zazpi urte bete zituen Gwaliorreko kartzelan.

1994an askatu zuten, eta bere karguak alboratu ziren. Politikari gisa hasi zen eta 1996ean Samajwadi Alderdiaren kide gisa parlamentuko kide hautatu zuten[10]. 1998an bere eserlekua galdu zuen, baina hurrengo urtean berreskuratu zuen. 2001ean hautagaia zen, erail zutenean. Bere etxearen kanpoaldean erail zuen Sher Singh Rana politikariak, vendetta gisa[11][12]. 2014an hiltzailea ere zigortu zuten. Hil zutenean oraindik ari zen bere karguak kentzeko borroka judizialean. 1994ean Bandit Queen filma estreinatu zen, bere bizitzan oinarrituta, baina berak onartzen ez zuen modu batean. Biografia bat baino gehiago daude, bertsio desberdinekin, berak ere kontakizun desberdinak egin baitzituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Arquilla, John. (2011-07-16). Insurgents, Raiders, and Bandits: How Masters of Irregular Warfare Have Shaped Our World. Ivan R. Dee ISBN 978-1-56663-908-8. (Noiz kontsultatua: 2024-12-31).
  2. (Ingelesez) Verma, Amita. (2018-07-14). «Fight for Phoolan's political legacy» www.asianage.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-31).
  3. a b Chatterji, Joya. (2023). «5. The Household, Marriage and the family» Shadows at Noon: The South Asian Twentieth Century. Yale University Press ISBN 978-0-300-27446-2. (Noiz kontsultatua: 2024-12-31).
  4. Sen, Mala. (1993). India's bandit queen: the true story of Phoolan Devi. (Rev. and updated ed. argitaraldia) Pandora ISBN 978-0-04-440888-8. (Noiz kontsultatua: 2024-12-31).
  5. (Ingelesez) Service, Indo-Asian News. (2021-02-15). «40 years on, Behmai victims still await justice» The Siasat Daily – Archive (Noiz kontsultatua: 2024-12-31).
  6. (Ingelesez) Phoolan Devi: Champion of the poor. 2001-07-25 (Noiz kontsultatua: 2024-12-31).
  7. «The queen is dead | The Guardian | guardian.co.uk» www.theguardian.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-31).
  8. Fernandes, Leela. (1999-10). «Reading "India's Bandit Queen": A Trans/national Feminist Perspective on the Discrepancies of Representation» Signs: Journal of Women in Culture and Society 25 (1): 123–152.  doi:10.1086/495416. ISSN 0097-9740. (Noiz kontsultatua: 2024-12-31).
  9. Seal, Graham. (2009). «The Robin Hood Principle: Folklore, History, and the Social Bandit» Journal of Folklore Research 46 (1): 67–89.  doi:10.2979/jfr.2009.46.1.67. ISSN 1543-0413. (Noiz kontsultatua: 2024-12-31).
  10. (Ingelesez) «22 Years After Phoolan Devi's Murder, Bandit Queen Remains A Divisive Figure In Mirzapur» Outlook India 2022-03-08 (Noiz kontsultatua: 2024-12-31).
  11. «The Hindu : Phoolan Devi shot dead» web.archive.org 2002-01-31 (Noiz kontsultatua: 2024-12-31).
  12. (Ingelesez) Harding, Luke. (2001-07-30). «Mystery surrounds Bandit Queen murder» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-12-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]