Edukira joan

Phytoecia affinis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Phytoecia affinis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCerambycidae
GeneroaPhytoecia
Espeziea Phytoecia affinis
[[|]]

Phytoecia affinis Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Harrerrek 1784an deskribatu zuena. Europa guztian hedaturik dago eta Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].

Tamaina ertaineko kakalardoa da, 9-16 mm artekoa[2]. Kolore urdin-gris iluna eta laranja-gorrixka konbinatzen ditu. Pronotoa gorrixka da eta bi puntu ilun deigarri ditu. Hankak ere gorrixkak dira. Elitroak ilunak dira eta gorputzaren azpialdea gorrixka.

Antena luzeak ditu, ia gorputzaren luzeraren bestekoak.

Zelaietan, baso ertzetan, landu gabeko soroetan edo bertan behera utzitako landa eremuetan aurkitzen da. Larbek hezetasun handiko eta eguzkiak zuzen jotzen ez duten inguruneak atsegin ditu[2].

Urtebeteko edo bi urtetako zikloak osa ditzake, baldintzen eta tokiaren arabera. Larbak landare apiazeoetan elikatzen dira, haien kimuetaz batez ere[2]. Landarearen oinarrian eratzen dute pupa. Apirila amaieran helduak ateratzen dira eta landare espezie beretan ikusten dira uztailerarte[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. a b c d «Phytoecia affinis affinis» www.cerambyx.uochb.cz (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]