Edukira joan

Piccolo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Piccolo
Zeharkako txirula
Identifikazioa
Hornbostel-Sachs sailkapena421.121.12-71

Piccoloa[1] (euskaraz: «txiki») zurezko haize-instrumentua da, zehar txirula, oboea, klarinetea, fagota, saxofoia eta korno ingelesa bezala. Azpifamilia zehar txirularena du, azken hau bezala jotzen baita. Ez da mihi bakarrekoa, klarinetea eta saxofoia bezala, ezta mihi bikoitzekoa ere, oboea, korno ingelesa eta fagota bezala. Aldiz, mutur batean, zulotxo bat du, interpretatzaileak haizea bertatik bota dezan. Bere erregistroa, zehar txirularena baino altuago heltzen da.

Piccoloa eta margolaritza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
«Piccolojolea» (Édouard Manet, 1866)

Édouard Manet margolari frantsesak «Piccolojolea» izeneko margolana margotu zuen, 1866an. Bertan, ume bat dago, musika tresna hau jotzen.

Orkestra sinfonikoan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orkestra sinfonikoetan agertzen den ohiko musika tresnetako bat da. Normalean, Piccolojole bakarra egoten da orkestretan, zuzendariaren ezkerraldean eta lau zehar txirulajoleen eskuinaldean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.