Pierola
- Artikulu hau herri hustuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pierola (argipena)».
Pierola | |
---|---|
herri hustua | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Arabako eskualdea | Arabako Mendialdea |
Udalerria | Kanpezu |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°41′31″N 2°22′00″W / 42.691922°N 2.366679°W |
Demografia |
Pierola Kanpezu udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Araba lurraldean kokatuta, Arabako Mendialdea eskualdean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orbisotik Santikurutzera bidean, Hornilloko mendilabarren azpian kokatzen zen Pierola. Erdi Aroan dorretxe bat zen, jauntxoentzat haranaren kontrolerako puntu ona zelako, Kanpezuko lautada-pasabidea kontrolatzeko[1]. Baina nekazaritzarako toki ona ez, harriz betea baitago lurra (etimologikoki, harri/piedra hori izan liteke izenaren jatorria, Piérola edo Piédrola erromantzez[2]), eta Santikurutzeko lur aberatsagoen inguruan garatu zen Kanpezuko erdigunea[3].
18. mendean jada ez zen herririk tokian, baina Frantziskotarren San Joan konbentua eta eliza geratzen ziren Pierolan[4]. Orain abandonatuta daude, eta ia hondarretan eliza, terreno pribatu batzuetan, baina elizaren portikoa eta kanpai-horma zutik daude oraindik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Lands Care» www.landscare.org (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).
- ↑ «Convento / Fortaleza de Pierola o Piedrola. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).
- ↑ Abaitua, Joseba; Fernandez, Luistxo. (2021-04-01). «Kanpezura bisita (eta Sabandora, bide batez)» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).
- ↑ «Santa Cruz de Campezo / Santikurutze Kanpezu – Ayuntamiento de Campezo · Kanpezuko Udala» www.kanpezu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).