Pierre Gripari

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Pierre Gripari
Bizitza
Jaiotza Paris1925eko urtarrilaren 7a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1990eko abenduaren 23a (65 urte)
Hezkuntza
Heziketa Lycée Louis-le-Grand
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, antzerkigilea eta haur literaturaren idazlea
Enplegatzailea(k) Défense de l’Occident
Rivarol
Écrits de Paris

Pierre Gripari (Paris, Frantzia, 1925eko urtarrilaren 7a - 1990eko abenduaren 23a) frantsesezko idazlea izan zen.

Lehenengo antzerki-lana Lieutenant Tenant (1962, Tenant tenientea) izan zuen, baina ospea Pierrot la lune (1963) eleberri autobiografikoarekin eta L'Incroyable Équipée de Phosphore Noloc et de ses compagnons (1964, Phosphore Noloc eta bere lagunen talde izugarria) kontakizun alegorikoarekin etorri zitzaion. Era guztietako zibilizazioetako erlijio, mito eta elezaharretan oinarriturik, baina mundu fantastikoaren eta zientzia fikzioaren gai klasikoak erabiliaz, Griparik fabula pesimistak, ironikoak eta absurdoak osatu zituen: Diable, Dieu et autres contes de menterie (1965, Deabrua, Jainkoa eta gezurretako beste ipuin batzuk); La Vie, la mort et la résurrection de Socrate-Marie Gripotard (1968, Socrate-Marie Gripotarden bizitza, heriotza eta berpiztea); Frère Gaucher ou le Voyage en Chine (1975, Anaia Gaucher edo bidaia Txinan); Vies parallèles de Roman Branchu (1978, Roman Branchuren bizitza paraleloak). Fabula pesimista, ironiko eta absurdo horietan bere ideia kontserbadoreak erakutsi zituen.

Poema-liburu bat idatzi zuen: Le Solilesse (1975). Saiakera-lanak ere egin zituen: Critique et Autocritique (1981, Kritika eta autokritika); Nouvelles Critiques (1987, Kritika berriak). Eta ipuin-idazle eta kontalari gisa ere nabarmendu zen: Contes de la rue Broca (1967, Broca kaleko ipuinak); Histoire du prince Pipo (1976, Pipo printzearen istorioa); Contes de la Folie-Méricourt (1983, Folie-Méricourten ipuinak) eta abar.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]