Pierre Schaeffer

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pierre Schaeffer (Nancy, Frantzia, 1910eko abuztuaren 14a - Aix-en-Provence, Frantzia, 1995eko abuztuaren 19a) frantses musikagilea eta ingeniaria izan zen.

Biografia

Frantses irrati-telebistako soinu-teknikaria zen, eta 1948. urtean ORTF musika-ikerketarako taldea sortu zuen. Musika konkretuaren sortzailea izan zen; À la recherche d´une musique concrete (1952, Musika konkretuaren bila) liburuan azaldu zituen oinarriak.

1968. urtean Parisko Kontserbatorioko irakasle izan zen. Eragin handia izan zuen belaunaldi gazteagoko musikagileengan: P. Boulez, H. Stockhausen, L. Ferrari, I. Xenakis, besteak beste.

Lanak: 14 musika-tresnatarako suitea (1949), Gizon bakar batentzako sinfonia (1949), Orfeo 53 (1958), Soinu biziei buruzko estudioa (1958).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Schaeffer Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak