Lerma
- Artikulu hau Espainiako Burgosko probintziako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lerma (argipena)».
| Lerma | |||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Espainiako udalerria | |||||||||||
| Administrazioa | |||||||||||
| Estatu burujabe | |||||||||||
| Autonomia | |||||||||||
| Probintzia | |||||||||||
| Alkatea | Jose María Ignacio Barrasa Moreno | ||||||||||
| Izen ofiziala | Lerma | ||||||||||
| Posta kodea | 09340 | ||||||||||
| INEk ezarritako kodea | 09194 | ||||||||||
| Herriburua | Lerma | ||||||||||
| Geografia | |||||||||||
| Koordenatuak | 42°01′35″N 3°45′20″W / 42.026388888889°N 3.7555555555556°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
| Azalera | 166 km² | ||||||||||
| Altitudea | 849 m | ||||||||||
| Mugakideak | Quintanilla de la Mata, Avellanosa de Muñó, Tordómar, Santa Cecilia, Zael, Villamayor de los Montes, Villalmanzo, Santa Inés, Quintanilla del Agua y Tordueles, Solarana, Pineda Trasmonte, Fontioso, Cilleruelo de Abajo, Torresandino, Villafruela eta Iglesiarrubia | ||||||||||
| Demografia | |||||||||||
| Biztanleria | 2.629 (2025) | ||||||||||
| |||||||||||
| Dentsitatea | 16 bizt/km² | ||||||||||
| Matrikula | BU | ||||||||||
| ayuntamientodelerma.es | |||||||||||
Lerma Espainiako Burgosko probintziako Arlanza eskualdean dagoen udalerria da. 2017ko datuen arabera 2.596 biztanle zituen 166 km²-ko azaleran. Historikoki oso aberatsa, Lermako Dukea zen Francisco Gómez de Sandoval y Rojas pertsonalitatearekin oso lotuta dago. 2018tik Espainiako Herririk Politenetako bat gisa sailkatuta dago eta, eta izen bereko elkarteko kide da geroztik.[1]
Udalerria Burgosko probintzian dago, Gaztela eta Leongo autonomia-erkidegoan, Espainian. Iparraldeko autobiaren ondoan dago. Arlanza eskualdekoa da, eta bertako biztanleria nagusia du. Burgosko hiriburutik 39 km-ra dago. Erliebea lurraldea ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duen Arlanza ibaiak balditzatzen du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Arotik, Extremadura eta Demanda mendilerroa lotzen dituen Burgosko Errege Abelbidean nahitaezko pasabidea zen herria. Herriaren historia Lermako Dukea zen Francisco Gómez de Sandoval y Rojas pertsonalitatearekin oso lotuta dago. Nolabait Gaztelako Gortearen egoitza izan zen hiriburua Valladolid izan zen garaian (1601ko urtarrilaren 11tik 1606ko martxoaren 4 arte), Filipe III.a Espainiakoaren garaian. Horregatik ere herrian eraikin erlijioso ugari dago.
Frankismo garaian errepresio bortitza ezagutu zen lurraldean. 2006 eta 2007 artean lau hobi komun ireki ziren La Andaya mendian, Lermatik gertu, 90 gorpu baino gehiagorekin, horien artean Aranda de Dueroko alkatea eta bost zinegotzi; indar frankistek hil zituzten 1936ko abuztuan Espainiako gerra zibilean eremua konkistatu zutenean.[2] Lermako Dukearen jauregiaren inguruan kontzentrazio-esparrua antolatu zuten, bestetik.
Turismoari dagokionez, gaur egun, ondoko Covarrubias eta Santo Domingo de Silos herriekin batera, Arlanzaren Triangelua deritzona osatzen du.
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lerma honako auzoek osatzen dute:
| Auzoak | Biztanleria (2000) | Biztanleria (2010)[3] |
|---|---|---|
| Lerma (herrigunea) | 1.795 | 2.610 |
| Castrillo de Solarana | 573 | 43 |
| Rabé de los Escuderos | 16 | 14 |
| Revilla Cabriada | 54 | 51 |
| Ruyales del Agua | 36 | 31 |
| Santillán del Agua | 23 | 28 |
| Villoviado | 21 | 21 |
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondarearen ikuspuntutik Lerma oso aberatsa da. Hona hemen monumentu batzuk:[4]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arkupeak.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako udalerri hauek ditu mugakide: Quintanilla de la Mata, Avellanosa de Muñó, Tordómar, Santa Cecilia, Zael, Villamayor de los Montes, Villalmanzo, Santa Inés, Quintanilla del Agua y Tordueles, Solarana, Pineda Trasmonte, Fontioso, Cilleruelo de Abajo, Torresandino, Villafruela eta Iglesiarrubia.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Biztanleria-piramidea 2025 Guztira: 1.331 gizon, 1.317 emakume | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Iturria: Instituto Nacional de Estadística[1] | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen % 27,9 udalerri berean jaioak ziren[2], probintziako batez bestekoaren (% 47,6) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 9,3 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 14,1 —probintzian % 11,1—.
Biztanleria atzerritarra
Espainiar estatutik kanpo jaiotako 473 biztanleren artean, gehienak Amerikan jaioak dira (% 45,9)[3]. Jaiotza herrialde nagusiak Maroko, Errumania, Bulgaria dira.
Etxebizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 2.665 etxebizitza zeuden: 1.136 (% 42,6) nagusiak eta 1.529 (% 57,4) ez-nagusiak.[4] Kontsumo elektrikoaren arabera, 390 (% 14,6) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 854 (% 32,0) hutsik zeuden.[5]
Etxebizitza multzoa
Erabilera-intentsitatea (kontsumo elektrikoa)
Guztira 1.136 etxegune zeuden, eta horietatik 429 (% 37,8) pertsona bakarrekoak ziren.[6]
Etxeguneak tamainaren arabera
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diru-sarrerak
2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 14.145 euro-koa zen[7], eta etxegune bakoitzeko 31.705 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (15.988 euro) azpitik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) azpitik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 17.850 euro zen. Errenta gordina 16.860 euro-koa izan zen pertsonako.
Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 57,4[8]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 22,4), beste diru-sarrerak (% 14,9), langabezia-prestazioak (% 1,7), beste prestazioak (% 3,5).
Desberdintasuna
Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[9][oh 1]Udalerrian indizea 28,7 da, probintziakoaren (28,5) parean eta Espainiakoaren (32,1) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,2 da, probintziakoaren (2,4) azpitik eta Espainiakoaren (2,8) azpitik.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Lermako udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz)(Frantsesez)(Ingelesez):Lermako turismo bulegoaren webgunea.
- (Gaztelaniaz);Lermako monumentuak bideo batean.
| Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- ↑ (Gaztelaniaz) «Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera)(68535)» INE (kontsulta data: 2026-07-31).
- ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Burgos.tab.
- ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Burgos.tab.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
- ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADHR errenta Burgos.tab.
- ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADHR fuente Burgos.tab.
- ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADHR gini erreferentziak.tab.
- ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
<ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found.
