Edukira joan

Piritoo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Piritoo
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaIxion eta Zeus
AmaDia (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Hipodamia
Seme-alabakPolypoetes (en) Itzuli

Piritoo, Ixion eta Diaren semea zen, eta, Butesen alaba zen Hipodamiarekin ezkondu zenean, errege gazteak, bere anaiorde zentauroak gonbidatu zituen. Piritoo zein bere emaztea, zentauroekin senidetuta zeuden. Ezkontza handi bat izan zen, ospakizun handi batekin, non janaria eta edaria barra-barra egon zen. Zentauroak, mozkortu ondoren, Piritooren emaztea bortxatzen eta gonbidatutako emakumeak bahitzen saiatu ziren. Lapitarrek, gerra odoltsu baten ondoren, zentauroak garaitu eta Tesaliatik kanporatzea lortu zuten. Gonbidatutako gizonezko guztiak, zentauroen aurka batu ziren gudu bortitz batean. Horien artean zeuden lapitarrak, Piritooren senideak, hauek, Teseo batu zitzaielarik. Zentauro eta lapitarren arteko gudua, azken hauen garaipenarekin amaitu zen. Elezahar honek, zibilizazioaren barbarotasunarekiko garaipena sinbolizatzen du.

Teseo eta Piritoo, lagun banaezinak izan ziren, eta elkarrekin parte hartu zuten euren garaiko gerra balentrietan: Kalidongo basurdearen ehizan, argonauten espedizioan...

Bakoitzak, Zeusen alaba batekin ezkontzea erabaki zuen: Teseo Troiako Helenarekin, oraindik ume bat baino ez zena, eta Piritoo Persefonerekin. Lehenik, Helena bahitu zuten, eta Etraren zaintzapean utzi zuten, eta, ondoren, Hadesera jeistea erabaki zuten, Persefoneren bila. Dioskuroak, Helenaren nebak, euren arreba salbatzera joan ziren. Teseo eta Piritoo Hadesera jaitsi zirenean, bertan preso geratu ziren. Heraklesek, bere hamabigarren lanean, Zerberoren bila joan zenean, Hadeseko ateetatik gertu zegoenean, hantxe ikusi zituen Teseo eta Piritoo, kateatuta. Herakles ikusi zutenean, euren eskuak luzatu zizkioten, Heraklesen indarraren ondorioz berpiztuko balira bezala. Teseo, esku batetik helduz, altxatzea lortu zuen, baina Piritoo, bertan utzi behar izan zuen, jasotzerakoan, lurrak dardar egin baitzuen, eta, beraz, hau, betirako Hadesen geratu zen.

Olinpiako Zeusen tenpluko bi frontoietako batek, Piritooren ezkontzan gertatu zen lapitar eta zentauroen arteko borroka irudikatzen zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]