Olinpia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Olinpia
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Toegang stadion.JPG
Kokapena
Herrialdea Grezia
EskualdeaMendebaldeko Grezia
Prefecture of GreeceElide (unitate erregionala)
Kokapen fisikoa Ancient Elis (en) Itzuli
Koordenatuak 37° 38′ 18″ N, 21° 37′ 51″ E / 37.6383°N,21.6308°E / 37.6383; 21.6308Koordenatuak: 37° 38′ 18″ N, 21° 37′ 51″ E / 37.6383°N,21.6308°E / 37.6383; 21.6308
Altitudea 69 m, itsas mailaren gainetik
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (i), (ii), (iii), (iv) eta (vi)
Erreferentzia 517
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea 1989 (XIII. bilkura)
Bisitariak urtean 423.424
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Olinpia[1] (grezieraz Ολυμπία) Antzinako Greziako Elis barrutian zegoen santutegi bat izan zen. Kronio mendiaren oinean eta Alfeo ibaiaren ertzean kokatzen zen. Bere ospea antzinaroan bertan Olinpiar Jokoak ospatzeari zor dio.

Bestalde, Olinpia greziar munduko erlijio gune garrantzitsua izan zen, hirian santutegiaz gain Munduko Zazpi Mirarietako bat zen Olinpiako Zeusen Estatua ere kokatzen baitzen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olinpiako lehen aztarna arkeologikoak K.a. laugarren milurtekoko zeramika zatiak dira, neolitoaren amaieran. Brontze Aroaren kokalekuen aztarnak aurkitu dira, horien artean, Pelopioren beheko geruzetan aurkitutako hilobi bat. Ziur asko, toki honetan, jada bazegoen santutegi bat, Mizenasko aldiaren amaieran, K.a. X-XI. mendeetan sortzen hasi zen arren. Eta tokian aurkitutako Zeus irudikatzen duten lehen estatuak, aro geometrikokoak dira.[2]

Garai klasikoan, Zeusen tenplua eraiki zen, Zeusen urre eta bolizko estatu erraldoi bat, Fidiasek egina, Munduko Zazpi Mirarietako bat zena. Zeusen tenplutik gertu, indusketa arkeologikoek, Fidiasen tailerra aurkitu dute, eskultorearen tresna ugarirekin.[3]

K.a. 342tik Alexandro Handiaren protektoratua izan zen, Olinpia erabili zuen erbesteratuei buruzko bere Erabakia iragartzeko.

Erromatar dominazioan, Olinpia aberastu egin zen, bereziki perimetro sakratua, Altisa, non Neronek jauregi bat eraikitzea agindu zuen. Adriano hil ondoren hiria gainbeheran sartu zen eta azken jokoak 393an ospatu ziren. Barbaroen inbasioek santutegia suntsitu zuten. Handik gutxira herrixka txiki bat sortu zen, Fidiasen tailerra basilika peleokristau bihurtu zen bitartean. Hala ere, 522 eta 521n gertatutako bi lurrikarak, tokia suntsitu eta uztea eragin zuten, Alfeo eta Kladeo ibaietako harrabotsek eta Kronio mendiko lur-irristatzeek estali zutena.

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olinpia, antzinatik ospetsua izan zen, lau urtean behin ospatzen ziren Olinpiar Jokoen egoitza izan zelako, eta Delfosen ospatzen ziren Pitiar Jokoen pareko garrantzi zute. Lehenbizikoak Olinpiar Jokoak K.a. 776.[4]urtean ospatu ziren, azkenekoak aldiz 394. urtean, Teodosio I.a Handiaren ustez antzinako paganismoarekin lotura zutelakoan debekatu egin zituenean. Denera, aro hartan 1.169 urtez ospatu ziren.[5]

Ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barbaroen Inbasioek hiria arpilatu zituzten, ondorioz herrixka gisa biziraun zuen. Azkenean bertako biztanleek herrixka hustu eta Alfeo ibaiko alubioiek lurperatu zuten arte.

1829. urtean frantziar espedizio batek toki honetan indusketak hasi zituen, XIX. mendearen amaieran alemaniar espedizioak betebehar horretan jarraitu zuen, azken hauek Praxiteles eskultoreak eginiko Hermes jainkoaren estatua topatu zutelarik. XX. mendearen erdialdera estadioa lurpetik atera zuten.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  2. «Υπουργείο Πολιτισμού και Αθλητισμού | Ολυμπία» odysseus.culture.gr . Noiz kontsultatua: 2020-04-28.
  3. (Gaztelaniaz) Centre, UNESCO World Heritage. «Centro del Patrimonio Mundial -» UNESCO World Heritage Centre . Noiz kontsultatua: 2020-04-29.
  4. www.google.com . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  5. (Gaztelaniaz) Olimpia, OlimpiaCiudad de GreciaMapas de OlimpiaEntidadCiudad • País Grecia • FundaciónSiglo X. Imagenes de. «Olimpia - EcuRed» www.ecured.cu . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]