Pitoi sareztatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pitoi sareztatu
Python reticulatus сетчатый питон-2.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
FamiliaPythonidae
GeneroaPython
Espeziea Python reticulatus
Schneider, 1801[1]
Banaketa mapa
Python reticulatus Area.PNG

Pitoi sareztatua edo pitoi handia (Python reticulatus) Python generoko animalia da. Narrastien barruko Pythonidae familian sailkatuta dago.

Sare itxuran eratutako orban horiak edo arreak eta beltzak dituena, eta neurriz 9 m inguru luze dena. Dagoen sugerik luzeena; eta pisuan ere anakonda sugea da bera baino gehiago den bakarra. Asiako hego-ekialdean, Malaiako uhartedian eta Filipinetako uharteetan bizi da, oihan hezeetan batez ere, baina herrietara ere sartzen da tarteka. Lurreko hegaztiak eta ugaztun txikiak jaten ditu. Poltsak, karterak eta erloju uhalak egiteko oso erabilia da larrua.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pitoi sareztatu Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]