Edukira joan

Plateruena

Plateruena Kafe Antzokia» orritik birbideratua)
Plateruena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaDurango
Koordenatuak43°10′14″N 2°38′00″W / 43.1705016°N 2.6334079°W / 43.1705016; -2.6334079
Mapa
Historia eta erabilera
Irekiera2004
JabeaBerbaro
Kontaktua
HelbideaLandako Etorbidea, 4A
Webgune ofiziala

Plateruena Durangoko (Bizkaia) musika areto eta kulturgune bat da, Durangaldeko eskualde osoan erreferentziazkoa. 2004an sortua, hainbat fase eta kudeaketa eredu bizi izan ditu orduz geroztik.

Izena Durangoko plateruak omentzeko eman zitzaion, XVIII-XIX mendean oso ezaguna izandako zilargin, musikari eta dantzari familia.

Plateruena kafe antzokia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berbaro euskara elkarteak sortutako musika aretoa eta kulturgunea izan zen. Kudeaketa pribatua zuen, eta Durangaldeko eskualde osoan erreferentziazkoa izan zen.

Durangoko Landako inguruan martxan egon zen 2004tik 2020ko abenduaren 31rarte, Liburu eta Disko Azoka azken urteotan kokatzen duten eraikinaren ondoan.

Zenbat Gara elkarteak Bilbon eta Ondarroan zabaldutakoen ondoren, hauxe izan zen Euskal Herrian sortu zuten hirugarren kafe antzokia.

2020ko irailean, arrazoi ekonomikoengatik, aretoa ixtea erabaki zuten. Aurretik pilatuta zeuzkaten diru zorrak eta COVID-19 pandemiak eragindako ondorioak izan dira itxierarako arrazoi nagusiak.[1]

Plateruena kultur aterpea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hura kudeatzen zuen kooperatiba desegin, eta 2021ean parte hartze prozesu berri bat hasi zen gunea berpizteko eta kudeaketa eredu berri batekin. 2023ko martxoaren 3an ireki zituen ateak berriro, Plateruena Kultur Aterpea izenarekin.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]