Pointe-à-Pitre

Koordenatuak: 16°14′28″N 61°31′59″W / 16.2411°N 61.5331°W / 16.2411; -61.5331
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pointe-à-Pitre
Pointe-à-Pitre
Lapwent
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Eskualdea Guadalupe
Izen ofizialaPointe-à-Pitre
Jatorrizko izenaPointe-à-Pitre
Lapwent
Posta kodea97110
Geografia
Koordenatuak16°14′28″N 61°31′59″W / 16.2411°N 61.5331°W / 16.2411; -61.5331
Map
Azalera2.66 km²
Altuera0 m
MugakideakLes Abymes eta Le Gosier
Demografia
Biztanleria14.486 (2021eko urtarrilaren 1a)
−12 (2020)
alt_left 9.043 (%62,4) (%47,5) 6.880 alt_right
Dentsitatea5.445,86 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC−04:00
Hiri senidetuakOrly
pointeapitre.fr

Pointe-à-Pitre (frantsesez Pointe-à-Pitre, pwɛ̃tapitʁ ahoskatua; Antillako kreolez Lapwent, lapwɛ̃t ahoskatua) Frantziako Guadalupe itsasoz haraindiko eskualdeko hiria da. Hiria Grande-Terre uhartean dago.

Departamenduko hiriburua ez den arren, uharteko aglomeraziorik handiena osatzen du. Nazioarteko aireportua ere badu, Pointe-à-Pitrekon hain zuzen ere.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grande-Terre uharteko hego-mendebaldeko aldean dago, Karibeko itsasertzean. Rivière Salée ("ibai gazi") izeneko itsasertza, Grande-Terre eta Basse-Terre uharteak banatzen dituena, gertu du. Inguruan Les Abymes, Baie-Mahault eta Le Gosier udalerriak ditu. Kareharrizko ordoki batean kokaturik, Petit Cul-de-Sac Marin badiak portu babestua sortzen du.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Datu klimatikoak (Pointe-a-Pitre)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 29.1 29.1 29.4 30.1 30.7 31.3 31.5 31.6 31.5 31.2 30.5 29.6 30.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 19.9 19.9 20.4 21.7 23.1 23.8 23.8 23.7 23.3 22.9 22.1 20.9 22.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 84 64 73 123 148 118 150 198 236 228 220 137 1779
Iturria: World Meteorological Organisation (NBE) [1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guadalupeko bi uharte nagusien lotunean kokaturik, frantziar agintari kolonialek aspalditik zebilen bertan hiri bat eratzeko asmotan, baina 1713 eta 1730 artean hainbat aldiz saiatu arren, ezin izan zuten, eremu zingiratsua zelako.

Britainiar okupazioan (1759–1763) zingiraren ondoko muino batean gotorleku bat ezarri zuten, frantziarren eskuetara itzuli zenean egungo hiriaren sorleku bilakatu zena. Gabriel de Clieu gobernadoreak 1764an hiria eratu eta inguruko zingirak drainatzeari ekin zioten.

1780an suak hiria suntsitu zuen eta 1843an lurrikara batek. Hondamendiak berriro gertatu ziren: suteak, 1850, 1871 eta 1931n; lurrikarak, 1851 eta 1897an; eta urakanak, 1865 eta 1928an. Kolera-epidemia batzuk ere jasan zituen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pointe-à-Pitre udalerria zazpi udalerriz osaturiko aglomerazio baten hiriburua da, 1999ko erroldaren arabera 171.773 biztanle zituena. Hona hemen zazpi udalerriak:

  • Les Abymes (63.054 bizt.)
  • Le Gosier (25.360 bizt.)
  • Baie-Mahault (23.389 bizt.)
  • Pointe-à-Pitre (20.948 bizt.)
  • Petit-Bourg (20.528 bizt.)
  • Lamentin (13.434 bizt.)
  • Goyave (5.060 bizt.)

Pointepitrear ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Francky Vincent, abeslaria
  • Rodrigue Beaubois, saskibaloi jokalaria
  • Roch-Ambroise Auguste Bébian, hezitzailea
  • Jean-Marc Mormeck, boxeolaria
  • Firmine Richard, aktorea
  • Lilian Thuram, futbolaria
  • Stephane Zubar, futbolaria
  • Laura Flessel-Colovic, eskrimalaria

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Guadalupe (eskualdea)
Artikulu hau Guadalupeko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.